Zarateko Azken Muga, Bedaio eta Azkarateren elkargune bigarrenez

Tolosa, 2017ko uztailak 26

Ostegunean, uztailak 27, inauguratuko da Azken Muga 2017 ekimena. Zaraten bertan izango da arratsaldeko 19:00etan. Emanaldian parte hartuko dute Iñigo Gorostarzu eta Julio Sotok, Muthiko Alaiak abesbatzak, Kautere Balletek, Udaberri Fanfareak eta Alaitz eta Mattiek.

Iaz karteleko aulki bera ibili zen herriz herri. Ekimena oso arrakastatsua suertatu zen eta antolakuntzak errepikatzea erabaki du, beste hainbaten artean, Tolosako Udalaren babesarekin.

Antolatzaileen esanetan asmoa da bi alde horiek elkartzea, Azkarate eta Bedaio hain zuzen. Oraintsu arte Gipuzkoako aldea eta Nafarroako aldea bizkar emanda bizi omen ziren. Hori moldatzeko, eta iazkoari jarraipena emateko, ekitaldi andana prestatu dute udararako.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review