'Handia' urriaren 17an aurre-estreinatuko da Tolosan

Tolosa, 2017ko urriak 9

65. Zinemalditik Tolosako Leidor aretora. Urriaren 20an estreinatuko da Handia filma euskal zinemetan, baina Tolosara aurretik dator, urriaren 17an hain zuzen ere. 20:00etan izango da aurre-estreinaldia eta bertan izango dira Jon GaraƱo filmaren zuzendarietako bat, Xabier Berzosa produktorea eta Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoy eta Aia Kruse aktoreak. Filmaren aurretik aurkezpena labur bat gauzatuko dute, eta amaieran, ikusleek beren galderak plazaratzeko aukera izanen dute.

Aurre-estreinaldiaz gain, beste 6 emanaldi ere izango ditu 'Handia'k Tolosan:

  • Estreinaldi aurrekoa: urriak 17, asteartea, 20:00 (saio zenbakitua).
  • Urriak 20, ostirala, 20:30.
  • Urriak 21, larunbata, 19:30 eta 22:30.
  • Urriak 22, igandea, 19:30 (saio zenbakitua) eta 22:00.
  • Urriak 23, astelehena, 20:30 (ikuslearen eguna).

Urriaren 14an eta 16an sarreren salmenta berezia ezarri du Udalak, ohikoez gain: bietan 17etatik 19:00etara Leidorreko lehiatilan; gainontzean, saio bakoitzaren aurreko ordubetean. Sarrera orokorrak 5 euroko prezioa izango du, ikuslearen egunean izan ezik: astelehenean, 4 euro kostako baita. Zine zikloko bonudunek 4 euro ordaindu beharko dituzte film hau ikusteko.

'Handia' filmak Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen. Halaber, euskal zinemaren Irizar saria ere eskuratu zuen Donostiako Zinemaldiaren 65. ekitaldian.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review