Saharar haurrek beren herrialdearen egoera salatuko dute ostiraleko ekimenean

Tolosa, 2017ko uztailak 26

Ekainaren 28an iritsi ziren saharar haurrak Tolosaldera Oporrak Bakean programaren baitan. Guztira 21 haur etorri dira: horietako 10 harrera familietan daude (6 Tolosan, 3 Anoetan eta 1 Villabonan) eta beste 11 haur Tolosako Udalak utzi duen etxe batean, aterpetxe gisa egokitua izan dena. Bi hilabetez egongo dira gure artean eta egonaldiaren bidez, otordu orekatuak izateko eta mediku errebisioetan gaixotasunak sendatzeko aukera dute.

Egonaldian ekintza ugari burutzen dituzte guztiak batera, zein bakoitzak bere familiekin. Horien artean, uztailaren 28rako, ostirala, saharar haurrentzako ekimen bat antolatu du Oporrak Bakean programaren antolakuntzak Zerkausian. Ekintza honen baitan, Tolosaldera etorri diren saharar haurrek beraien herrialdeak bizi duen egoera salatuko dute saharar banderak erabiliz. Honakoa da egitaraua:

16.00-16.30: zumba saioa Arantxa Rey-ren eskutik, Zerkausian.

16.30-18.30: piraguak eta pedaloetan Tak Oriaren eskutik, Oria Ibaian.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review