Tolosako Jabetze Eskolak 13 jardueraz osatutako programarekin ekingo dio ikasturte berriari

  • Urri hasieratik abendura gauzatuko dira 2017ko udazkeneko Jabetze Eskola osatzen duten 13 ikastaro, tailer, hitzaldi....
  • Maite Ruiz de Eguilaz Berdintasun zinegotziak azaldu duenez “espazio hau emakumeon partaidetza eta jabekuntza sendotzeko dago diseinatua, autonomian eta norberaren konfidantzan irabazteko helburuz eta egunerokorako praktikotasuna izanik jomuga”.
  • Matrikulatzeko aukera irailaren 11an zabaldu zen eta ikastaro bakoitza gauzatu baino bi egun lehenagorarte egongo da aukera. Ohi bezala, izen-emateak Kultur Etxean egin ahal izango dira, ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30, edota 943670383ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus-era idatziz.


Tolosa, 2017ko irailak 11

Urriaren 3an hasita, abenduak 2rarte luzatuko da 2017ko azken Jabetze Eskola. Aurreko ikasturtean benetan datu onak eskuratu zituzten programatutako bi denboraldiek Maite Ruiz de Eguilaz Berdintasun zinegotziak eta Mertxe Fernandez Berdintasun teknikariak azaldu duten eran: “2016/17 ikasturtean burututako 19 jardueretan 255 izen-emate (matrikula) izan genituen; 210 pertsonek parte hartu zuten”.

Hori horrela, oraingoan 13 jarduera antolatu dira, eta tolosarrei zein interesa dutenei asebeteko diela esan du zinegotziak: “espazio hau emakumeon partaidetza eta jabekuntza sendotzeko dago diseinatua, autonomian eta norberaren konfidantzan irabazteko helburuz. Metodologia eta tipologia ezberdinetako egitaraua da eskuartean duguna, anitza zentzu orotan, parte-hartzaileen erosotasuna eta nahiak uztartzen dituena; betiere egunerokotasunean sortzen zaizkigun gaiei aurre egiteko ezagutzak ematea izanaz jomuga, praktikotasuna”.

Aurreko ikasturteetan arrakastatsuak suertatu direnek jarraipena izango dute eta proposatutako beste gai eta ikastaro batzuk ere txertatu dira. III. Berdintasun Planean (2015-2020), Emakumeen Ahalduntzea eta Parte-hartzea ardatzean jasota daude ikastaro berriok ere. Honakoak dira ikastaroak (liburuxkan informazio zabalagoa*):

  • Emakumeak eta umorea, Beatriz Egizabalen eskutik. Urriak 3, 10 eta 17 (astearteak) 18:30-20:30 (Euskaraz).
  • Orientazioa mendian, Patri Espinarrek emanda. Urriak 3, 10, 17 (astearteak), eta azaroak 4 (larunbata). Ordutegia: Astearteak, 17:30-19:30/20:00. Larunbata 9:30-14:00 (Euskaraz).
  • Batukada Feminista. Irakasleak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi. Urriak 3, eta 17; azaroak 14 eta 28; abenduak 12 (astearteak) 18:30-20:30 (Euskaraz).
  • Tolosako Udal liburutegiarekin elkarlanean, Munduko emakumeen literatura: Rive Gauche-ko emakumeak. Mertxe Tranche Iparraguirre izango da irakaslea. Urriak 4 eta 25, azaroak 15, abenduak 13 (asteazkenak) 18:00-20:00 (Gaztelaniaz).
  • Autogestio emozionala: Jabetzea eta mindfulnessa Pepa Bojó Ballesterren eskutik. Urriaren 4tik azaroaren 29ra arte (asteazkenak) 15:00-17:00 (Gaztelaniaz).
  • Zaindu geure burua zainduz: emakume zaintzaileentzako tailerra Kontxi López Soriaren eskutik. Urriaren 19tik azaroaren 16ra arte (ostegunak) 15:00-17:00 (Gaztelaniaz).
  • Autodefentsa Feminista. Irakaslea: Maitena Monroy. Urriak 20 (ostirala), 16:00-20:00 eta urriak 21 (larunbata), 10:00-14:00 (Gaztelaniaz).
  • Paseoak Tolosan barrena: Hirigintza eta generoa. Mertxe Tranche Iparragirreren gidaritzapean. Urriak 23 eta 30, azaroak 13 eta 20 (astelehenak) 18:00-20:00 (Gaztelaniaz).
  • Hitzaldia: Berdintasuna, gizonen ardura ere bada Mikel Otxotorena Fernandezen eskutik. Eguna: Urriak 24 (asteartea) 18:30-20:30 (Euskeraz).
  • Liburuaren aurkezpena: Festak, genero-harremanak eta feminismoa. Hizlariak: Miren Guilló Arakistain eta Maria Ajuria Hernández. Azaroak 9 (osteguna) 18:30-20:30 (Euskaraz).
  • Liburuaren aurkezpena: Hitza hartu. Emakumeak, diskurtsoak eta isiltasunak. Hizlaria: Dolores Juliano Corregido. Aurkezlea eta moderatzailea: June Fernandez (Pikara Magazine). Azaroak 18 (larunbata) 18:00-20:00 (Gaztelaniaz).
  • Tailerra: Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban Galarzaren eskutik. Eguna: Abenduak 2 (larunbata) 10:00-13:00 (Euskaraz).


Ohikoa denez, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak Guretzako gunea antolatu du, Tolosako Berdintasun Sailaren laguntzarekin, beste jatorri kultural batzuetako emakumeei zuzenduta. Ohiko topaketez gain, informazioarekin, gogoetarekin eta aisialdiarekin lotura duten hainbat jarduera eskainiko dira. Dinamizatzailea Txelo Berra Mur izango da eta topaketa guztiak eguerdiko 13:00etan egingo dira honako egunetan:

Irailak 24. Honduras
Urriak 22. Maroko
Azaroak 19. Bizilagunak
Abenduak 17. Nigeria

 


Udazken honetan proiektu andana etorriko da Maite Ruiz de Eguilaz, Tolosako Udaleko Berdintasun zinegotziak aurreratu duenez “Tolosa are berdinzaleago bati bidea egiteko”.

Ohi bezala, Kultur Etxean burutuko dira izen-emateak eta matrikulak gaurtik aurrera, ordutegi honetan: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara; edota 943670383ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus-era idatziz. Atxikita eskaera orria*.

Jakin ere, dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo dela, aurretik izena eman eta eskatuta.

Amaitzeko, zinegotziak jendea izena ematera eta honela Tolosako Jabetze eskolaren parte izatera animatu du.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
Attachments:
FileDescriptionFile size
Download this file (JABETZE ESKOLA fitxa berria eusk gaztel 2017 03 08.pdf)Jabetze eskola ESKAERA ORRIA 226 kB
Download this file (Jabetze Eskola Urria-Abendua 2017.pdf)Jabetze Eskola Urria-Abendua 2017.pdf 5030 kB

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review