Zabalik Beldur Barik eta Hi Haiz, Hi! 2017 lehiaketetan parte-hartzeko epea

Tolosa, 2017ko urriak 6

Abian dira Beldur Barik 2017 lehiaketa eta HI HAIZ, HI! jaialdia. Abenduaren 2an ospatuko da Euskal Herriko topaketa Eibarren eta Tolosako Hi Haiz, Hi! jaialdia, berriz, abenduaren 19an Topic-en. Lehena Emakunderen eskutik Euskadiko Udalekin elkarlanean eta bigarrena berriz, Tolosako Udaleko Berdintasun eta Gazteria sailek sustatua.

Lehiaketen helburua da, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Hain zuzen, proiektu parte hartzaileek Beldur Barik jarrera hori islatu behar dute.

Jada zabalik daude bietan parte hartu ahal izateko izen emateak; azaroaren 13ra arte eman daiteke izena Beldur Bariken, eta abenduaren 12ra arte Hi haiz, hi!n. Lanak ere epe muga horretarako aurkeztu behar dira. Www.beldurbarik.org web orriko galdetegia betez egin behar da Euskal Herrikoaren kasuan, eta Hi Haiz, Hi!-n Gazteria eta Berdintasun departamentuekin harremanetan jarri behar da: gazteria@tolosa.eus eta berdintasuna@tolosa.eus posta elektronikoen bidez. Jakin, Tolosaldeko EAEko Beldur Barik Lehiaketara aurkezten diren lanak automatikoki Tolosako HI HAIZ, HI! jaialdiaren lehiaketan txertatuko direla.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduak daude eta bakarka zein taldeka aurkeztu daiteke. Bi kategoria daude bi lehiaketetan; lehena 12 eta 17 urte artekoentzat, eta bigarrena 18 eta 26 bitartekoentzat.

Sariek mailaketa ezberdina dute. Beldur Bariken onakoa da sailkapena: 1. kategoriako sari nagusia (500 euro) eta aipamen berezia (300 euro); 2. kategoriako sari nagusia (500 euro) eta aipamen berezia (300 euro); ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria (300 euro); eta parte-hartzeari saria (300 euro). Hi, Haiz, Hi!-n: 225 euroko bi sari egongo dira; kategoriak kontuan izan gabe banatuko dira.

Bi lehiaketak elkarren artean lotuak daude: helburu berdinak dituzte, baina baldintza ugari dira desberdinak, ondoren xehetuak puntuz puntu:


Ze baldintzak bete behar ditu nire lanak?

  • Proposamenek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista prebenitzea. Proposamenen edukiek helburuarekin zerikusirik ez badute, edo horren aurka egin zein kalterakoak badira, lehiaketaren antolatzaileek erabaki dezakete lana ez onartzea.

  • Proposamenak originalak izan behar dira.

  • Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada Beldur Bariken kasuan: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab. Lanak bideo-plataforma (Youtube edota Vimeo) batera esteka jarriz aurkeztu behar dituzue.

    Hi haiz, Hi!-n ez da beharrezkoa proposamenak ikus-entzunezko euskarrian aurkeztea.

  • Beldur Bariken 3 proiektu aurkez daitezke pertsona edo taldeko gehienez; Hi Haiz, Hi!-n ez dago mugarik.

  • Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).

    Hi haiz, Hi!-ren kasuan, lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke, betiere, euskaraz egindako itzulpena erantsiz gero.

  • Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.

 

Informazio gehiagorako bi lehiaketen oinarriak:

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
Attachments:
FileDescriptionFile size
Download this file (2017ko Beldur Barik oinarriak.pdf)2017ko oinarriakBases 2017469 kB

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review