Nafarroa etorbideko lanei ekin aurretik, bertako zuhaitz gazteak birlandatuko ditu Udalak

Tolosa, 2017ko martxoaren 18a

Nafarroa etorbidearen eraberritze lanak apirilaren amaieran hasiko dira. Aldez aurretik, bertako bizilagun, merkatari eta ostalariekin bilera informatiboak gauzatuko ditu Udalak apirilean zehar, proiektuaren nondik norakoen berri emateko. Bileren data zehatzak zuzenean jakinaraziko ditu udalak ohiko komunikazio kanalen bitartez. Lanak azaroan amaitzea espero da, beraz, 6 hilabete iraungo du eraberritzeak.

Aurretik ordea, obrak hasi arte itxaron ez dezaketen lanak burutu behar dira, tartean, azken urteetan landatu diren astigar norvegiarrak beste eremu batean birlandatzea, honela horien biziraupena bermatuz. Orain da mugimendu hori egiteko garaia, aurreragorako utziz gero, zuhaitz horiek lehortzeko arriskua baitago.

Hori horrela, datorren astelehenean, martxoak 20, aterako dira zuhaitz horiek Nafarroa etorbidetik, eta beste eremu batean birlandatu. Ez dira Nafarroa etorbideko zuhaitz guztiak izango, zenbaki bakoitiko atarien aldekoak baizik honako zatietan: Foru etorbidea eta Samaniego kalearen arteko zatian zuhaitz guztiak, eta Samaniego eta Oria kaleen artean bi.

 

1.252.148 euro Nafarroa etorbidearen eraberritzera

Tolosako Udalaren 2017ko inbertsio nagusia Nafarroa etorbidearen berrurbanizazioa izango da. 2012ko Komertzioaren Suspertzearen Plan Berezian dago oinarritua. Guztira 1.252.148 euro bideratuko dira etorbidearen eraberritzera. Bi helburu nagusi ditu: oinezkoen joan etorrira egokitzea, espaloiak zabalduz eta errepidea estutuz, eta merkataritza eta ostalaritzari kalearen erosotasuna medio, onura ekartzea. Beraz, irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatuko dute obrek eta salerosketak errazten dituen guneak eraikiko dira merkataritzaren eta oinezkoen mesedetan.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review