Tolosana inguruko egokitze lanengatik, desbideratze ugari oinezkoentzat

Tolosa, 2017ko uztailak 10

Tolosana inguruko eraberritzearen ondorioz, lanek iraun bitartean, Ibarra aldera joateko bideetan aldaketak izango dira.

Uztailaren 12an hastekoak diren asfaltoa goratzeko eta hiritartze lanak direla medio, Tolosa eta Ibarra batzen dituen errepidean lanean ariko direnez, oinezkoentzat ibilbide hori moztuta egongo da; beraz, Zumardira doan zubitik joan beharko dute. Bestetik, obrak egingo diren lekuan kokatuta dagoen autobus geltokia ere lekuz aldatuko da (Ibarra aldera, zubi metaliko aldera). Lanek, urri amaiera arte iraungo dutela aurreikusten da eta beraz, oinezkoen desbideratzea ere, ordura arte luzatuko da.

Oinezkoentzat itxita egongo bada ere, ibilgailuentzat irekita egongo da errepidea. Fase desberdinak izango ditu egokitze lanak, baina beti egongo da egokituta ibilgailuen erabilerarako.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review