Herriko hainbat gunetako zoladura berrituko du Udalak udan

Tolosa, 2017ko uztailak 27

Herriaren beharren azterketa gauzatu du Udalak eta premiazkoenei helduko die datozen asteetan. Kanpainak 82.517 euroko aurrekontua du eta San Esteban eta Berazubi auzoetako eremu batzuk eta Ikaztegieta eta Tolosa arteko mugako zoladura hobetuko dira.

  • San Esteban. San Estebaneko bizilagunen eskariei erantzunaz, Elosegi Parkeko sarreran egin beharreko lanak definitu dira. Asfaltoa berritzeaz gain, kalean maldak aldatuko dira. Azken hau, Tolosako brigadak gauzatuko du. Maldak aldatzearen ondorioz, 2 asfalto kapa botako dira gune horretan, eta zaharberrituko direnetan, berriz, bakarra. Eremuaren gainazal osoa 1.152 metro karratukoa da, eta aipatutako eremuaz gain, San Esteban auzoko 4 zenbakidun ataritik Irualdeta tabernara doan zatia ere hartuko du.

  • Berazubi: Elkano eta Almirante Rekalde kaleak. Elkano kalean egindako etxe berriekin eta Udalak Martin Jose Iraolan egindako lanekin, zati batzuk asfaltatu berri dira 2016an. Orain, zabalera aldakorra duen gainazalean (Almirante Kalearen ezkerraldea Elkano kaletik) asfalto zaharra kentu eta berria botako da. Udal brigadak inguru honetan espaloien berritze lanak bukatu berri ditu. Asfaltatu beharreko eremuaren gainazal osoa 960 metro karratukoa da. 

  • Panelfisa aurreko sarrera. Kalteak aztertzerakoan ikusi da jatorri ezberdina dutela. Gainazalean kalteak egon arren, asfalto azpiko kapak huts egin duela ebatzi dute teknikariek. Ondorioz, zaharberritzearen aurretik azpiko kapa kendu eta ordezkatu beharra dago. Behin azpikaldea eraberrituta bi asfalto kapa botako dira bertan. Eremuaren gainazal osoa 255 metro karratukoa da.

Jarduera horietako lan bakoitzak 2-3 egun iraungo du zirkulazioan ahalik eta eragozpen gutxien sortuaz.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review