Udako aisialdian irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, martxan da Biblioporrak

Tolosa, 2017ko ekainak 19

Biblioporrak programa martxan da aurten ere, eta udako aisialdirako eskaintza zabala eskaini du. Aurtengoa, egitasmoaren hamaseigarren edizioa da, 2001 urtean hasi baitzen “Biblioporrak: zeuk aukeratu!!!” izeneko udako ekintzarekin. Irakurtzeko ohiturak 0-16 urte bitarteko haurrengan sustatzeko xedearekin jaio zen. Egun Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte.

Susana Larre, Tolosako Haur liburutegiko kudeatzaileak aipatu du ekintzari eta ikastetxeen kolaborazioari esker, Tolosako ume askorengana  hurbiltzea lortu dutela.

Urtero ekainaren hasierako bost liburu-zerrenda egiten ditu haur liburutegiak: H.H., L.H.1., L.H.2. L.H.3. eta DBH. Larreren esanetan, hautaketa "oso zabala" da: "badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... Helburua da irakurle-mota bakoitzak bere gustuko liburua topatzea”.

Zerrendak eskola guztietara bidali dira eta eskolako emaitzekin eta txostenekin batera banatzen zaizkie gurasoei. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jarri dira, adina eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakusle berezi batzuetan, oporretako interes gune bat sortuz.

Haur liburutegiaren kudeatazailearen esanetan haurrek eta gurasoek "oso gustukoa" dute interesgunea: "aukeraketa errazagoa delako eta liburuak aldatu ditzaketelako, nahi adina, gustukoa topatu arte".

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review