Irailaren 22ra arte egongo da zabalik Aitzol Udal Euskaltegian matrikulatzeko aukera

  • Eskaintza eta ordutegi aukera zabala, maila eta erritmo ezberdinekin: aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, titulu ofizial guztien prestakuntza, etorkinentzako ikastaro bereziak...

  • Matrikula Aitzol Udal Euskaltegian bertan egin behar da: goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

  • Euskaltegien papera oso garrantzitsutzat jo du Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabalek euskararen mantentze eta hedapenean: “ez Tolosan bakarrik, euskaltegiak eskualde osoari ematen baitio zerbitzua. Iazko 150 bat ikaslek jarraitzea erabaki dute eta oraingoz, beste 50 bat ikasle berrik eman dute izena; beraz, iaz adina ikasle izango ditugu, edo gehiago”.

 

Tolosa, 2017ko irailak 13

Martxan da Aitzol Udal ‪Euskaltegia‬ berriz ere. Eguneroko taldeak, astea maiztasun ezberdinetakoak, EGA zein beste agiriak ateratzen laguntzeko taldeak, mintzamenean laguntzeko... Ohiko eran, maila, erritmo eta ordutegi guztiak eskura. Ikastaro ugari eta beste hainbat berrikuntza izango ditu aurtengoan.

Olatz Peon Ormazabal Tolosako Alkateak eta Axun Lopetegi Aitzol Udal Euskaltegiko zuzendariak eskaini dute prentsa agerraldia. Hain zuzen, zuzendari berriari ongi etorria emanaz eta orain artekoari, Amando Hernandez, eskerrak eman eta egindako lanagatik zorionduz ekin dio aurkezpenari alkateak. Olatz Peon Ormazabalek azpimarratu duenez ikasturte “oparoa” izan da atzean utzi duguna: “250 ikasle eta guztira 17 talderen osaketarekin. Aurtengoan ere aurreikuspen onak ditugu eskuartean: iazko 150 bat ikaslek jarraitzea erabaki dute eta oraingoz, beste 50 bat ikasle berrik eman dute izena; beraz, iaz adina ikasle izango ditugu, edo gehiago”.

Egun herritarrek euskara ikasteko aukera bermatzea funtsezkoa da Tolosako Udalarentzat, eta horri erantzunaz, Udaleko Euskara eta Hezkuntza departamentuak dituen baliabideen zati handi bat Aitzol Udal Euskaltegiaren jardunera bideratzen da. Euskaltegien papera oso garrantzitsutzat jo du Tolosako alkateak euskararen mantentze eta hedapenean: “ez Tolosan bakarrik, euskaltegiak eskualde osoari ematen baitio zerbitzua”.

Olatz Peon Ormazabalek nabarmendu du orain “maite eta baloratua den hizkuntza” dela euskara: “euskaldun kopurua goruntz doa: azken Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, euskarak 223.000 hiztun irabazi ditu azken 25 urtean. Aitzol Udal Euskaltegiari eta bere baliokideei zor diegu, hein handi batean, euskara egun hizkuntza bizia izatea”.

Tolosako Euskaltegiko zuzendari Axun Lopetegik iazko datuak nabarmendu ditu: “titulazioari dagokionez 3. maila (C1 edo EGA) 20tik 15ek eskuratu dute (%75) eta 2. maila 15etik 15ek (%100). HABEk ematen duen diru-laguntza bereziak jasotzeko moduan daude ikasle horiek”.

Matrikulazio epea zabalik dago, eta herritarrak eta euskara ikasi nahi duen oro animatu dute izen ematera. Aurreko urteko arrakasta eta beharrak aztertuaz eskaintza berdina mantendu da:

  • Eskaintza eta ordutegi aukera zabala, maila eta erritmo ezberdinekin.
  • Aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, titulu ofizial guztien prestakuntza, etorkinentzako ikastaro bereziak...
  • Mailak egiaztatzeko azterketa ofizialak [oinarrizko erabiltzailearena, A1 (Hasierakoa) eta A2 (Oinarrizkoa) biltzen dituena; aurreratuarena, B1 (Independentea) eta B2 (Aurreratua) bere baitan hartzen dituena; eta adituarena, C1 (Gaitasunezkoa) eta C2 (Adituarena) mailez osaturik dagoena].
  • Ikasturtea: irailaren 25etik 2017ko ekainaren 22ra
  • Matrikula: irailaren 22ra arte, goizez: 09:00 - 13:00 / arratsaldez: 16:00 - 20:00
  • Diru-laguntzak: %25, %50 eta %75 aurrez aurrekoei, kasuak kasu, eta % 75 autoikaskuntzakoei.


Edozein zalantza argitzeko:

AITZOL UDAL EUSKALTEGIA

Rondilla, 34–B 3.a | Tel. 943 65 10 06

www.tolosa.eus

www.udaleuskaltegiak.net

aitzolue@tolosa.eus

 

 

 

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review