Emakumeen Tolosako IV. Sari Nagusia izango da larunbatean Tolosan

Tolosa, 2017ko uztailak 14

Gipuzkoa-Ogi Berri klubak antolatuta, lasterketa Tolosan jokatzen da uztailaren 15ean eta Emakumezko Euskaldun Txapelketaren barruan sartzen da. Aurreikusten da 12 taldek eta 90 txirrindularik hartuko dutela parte. Kadete mailako lasterketak 60 km izango ditu; gazteenak, 72 km; eta eliteko txirrindularienak, 110 km.

Probaren aurkezpenera honako hauek bertaratu dira: Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabal, GFAko Gazteria eta Kirola saileko zuzendari Goizane Alvarez, Gipuzkoa Ogi Berriko zuzendari Ainhoa Artolazabal eta talde horretako txirrindulari Leire Olaberria.

Gipuzkoa da probintzia bat non txirrindularitzak sustrai sakonak eta tradizio handia dituen, baina oso desoreka nabarmena dago emakumezko eta gizonezko lasterketen artean.

Hori dela eta, erakundetatik Gipuzkoa Ogi Berri klubaren aldeko apustua egin da, emakumezkoen txirrindularitzaren probintziako erreferente gisa. Gaur aurkeztu da Emakumeen Tolosako IV. Sari Nagusia, Gipuzkoa Ogi Berrik antolatua, gure lurraldeko beste klub batzuek jarraitu beharreko eredu bezala. Laugarren edizioan dago egutegian tarte bat egina daukan lasterketa hau, beste batzuentzako eredu izateko balio behar duena, haiek ere anima daitezen.

Olatz Peon Ormazabalek nabarmendu du klubak egunetik eguna joan eguna etorri egiten duen lana, eta erakundeetatik egiten den ikustarazteko lana: “Orain dela urtebete aurkeztu genuen Gipuzkoa Ogi Berri emakumezkoen txirrindulari-talde tolosarra, Gipuzkoako bakarra, eta gaur eskuartean dugu talde honek sustatzen duen lasterketaren laugarren edizioa. Hori da, dudarik ez, Gipuzkoa Ogi Berrik egindako lan onaren ondorioa, eta aukera on bat da emakumezkoen txirrindularitza ezagutarazi, ikustarazi eta errebindikatzeko”, erantsi du.

Goizane Alvarezek adierazi duen bezala, “emakumezkoen txirrindularitzari lotutako helburu baten atzetik joan behar dugula esaten ari bagara, egutegi erakargarri bat sortu behar dugu gure emakumezko txirrindulari gazteentzat, eta horrela beren modalitatea ikusarazi eta erakargarri egin, epe ertainean partaidetza eta lizentzia-kopurua handitzeko helburuarekin. Alegia, lortu behar dugu Gipuzkoa izatea emakumezkoen txirrindularitzaren aldeko apustu egiazkoa egiten duen Lurralde bat, txirrindulariei toki bat eskainita Estatuko lasterketa-egutegiaren barruan.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review