Tolosa zuria lorez jantziko da

Tolosa, 2017ko maiatzak 12

Museoen Nazioarteko Egunak, Gau Zuriak, Lore eta landare azokak eta Kutxa Kultur Moda desfileak bat egingo dute Tolosa zuria loretan ekimenean. Hiru eguneko egitarau “aberatsa eta anitza” Nerea Letamendia, Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotziaren iritziz, Tolosako Udalaren Hiri Ekonomiaren Mahaiak beste hainbat eragilerekin elkarlanean sortua: “Plangintza zehatz baten baitan (Hiri Ekonomiaren Pla Estrategikoa), herriak Merkataritza, Turismoa eta Ferien alorrean jarraitu beharreko estrategiak definitu genituen 2016 hasieran elkarlanean, eta horiexek aurrera eramaten gabiltza orain” nabarmendu du.

Ekimenaren jatorria 2016an kokatu du zinegotziak: “iaz mahai gainean jarri zen Museoen Nazioarteko Eguna eta Gau zuria baliatuz ekimen indartsu bat abiaraztea”. Ildo horretan, gaineratu du Lore eta Landare azokarentzako une aproposa dela maiatzekoa: “gainera, 9 urteren ondoren azoka honen jatorrira itzuliko gara; Berdura Plazara, hain zuzen”. 38. edizioa izango da aurtengoa eta goizeko 9:00etatik aurrera 14 mintegik jarriko dute postua.

Lore eta Landare azokarekin lotuta, Gernikako Arbolan aldi baterako loretokia ezarriko da. Viveros Azpiazu enpresarekin elkarlanean sortu da eta 5 lorontzi zuriz osatutako hiru multzo ezarriko dira, hainbat lore eta landarez osatuak, eta talde horien aurrean mezu ezberdinez osatutako lauzen bidea egingo da.

Berrikuntza nagusienetako bat Kutxa Kultur Moda desfilea izango da. Letamendiak adierazi du Udalaren estrategia dela larunbat arratsaldeak indartzearena: “jendea Tolosara gerturatu, kultur eta asisia eskaintzaz gozatu, gure merkataritzan erosi edo gastronomia dastatzera gonbidatu nahi dugu”. Zinegotziak nabarmendu du Tolosak “balio handiko” merkataritza duela: “berezia eta bereizgarritasuna eskaintzen duena”. Ildo horretan Kutxa Kulturrekin elkarlanean antolatutako moda desfilea Tolosako merkataritzaren ezaugarriekin bat datorrela du iritzi: “jende gaztea, ideia berriduna eta herriarekin ezagutza eta lana elkarbanatzeko prest dagoena”. Tolosa&Co elkarteko kideek beteko dute ileapaindegi eta makilaje zerbitzua Edit Etxezarreta elkarteko koordinatzaileak azaldu duen eran. Desfilea amaitzerako, diseinatzaile eta merkatarien arteko topaketa profesionalak antolatu dira.

Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Pispiripispo eta Saioa Matxainek, Kutxa Kultur Modaren egonaldi-programan hautaturiko lau diseinatzaileak, eurek sorturiko lanak aurkeztuko dituzte. “Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa” adierazi du Mikel Mendartek.

Kutxa Kultur Moda Kutxa Fundazioa azken zazpi urteotan sustatzen ari den proposamena da, moda-sorkuntza eta diseinuaren munduari gure lurraldean laguntzeko, sorkuntza-eremu honetan esku hartzen duten eragileen artean sareak ehuntzeko helburuaz. Honela, Gipuzkoako diseinatzaileen talentua zabaltzen lagunduko duten ekintzak sustatzen ari da fundazioa.

Museoen Nazioarteko Egunean eta Gau Zurian museoek ate irekiak ospatuko dituzte ekimen eta egitasmo ugarirekin eta Tolosa&Co merkataritza elkarteak ekimenarekin bat egiten duten apaingarri bereziak osatu ditu bazkideen saltokiak atontzeko. Aipatu ere, larunbatean 21:00etan herriko ostalarien eskutik Koktail zuria izango dela Gernikako arbolan.

 

PROGRAMAZIOA

MAIATZAK 18. Museoen Nazioarteko Eguna

11:00-20:00 TOPIC / Ate Irekiak

18:00 TOPIC / Ttanttaka antzerki taldeak emandako elefantearen inagurazioa.

19:00-21:00 TOPIC / Mahai Ingurua: Mitoa eta errelatoa: kontaezina kontatuz , bizikidetza foroak antolatuta.

2017 / 05 / 18-31 TOPIC / Museoen nazioarteko Egunaren argazki lehiaketaren erakusketa

2017 / 05 / 18-31 TOPIC / Rafa Gorrotxategiren aldi baterako Txokolatearen erakusketa

 

MAIATZAK 19. Gau zuria

21:00-01:00 TOPIC / Ate Irekiak

21:00-01:00 TOPIC / Txokolate zuriaren dastaketa (Rafa Gorrotxategi)

21:00-01:00 TOPIC / Musika Eskolako ikasleen kontzertua

18:00-21:00 GORROTXATEGI MUSEOA / Ate Irekiak eta Txokolate dastaketa

22:30 Alde Zaharrean gauezko bisita gidatua
 

MAIATZAK 20. Lore eta landare azoka eta Kutxa Kultur Moda desfilea

9:00-14:00 ZERKAUSIA / Larunbateko Azoka

9:00-14:00 BERDURA PLAZA / Lore eta Landare Azoka Berezia

11:00 GERNIKAKO ARBOLA / Aldi baterako loretokiaren inaugurazioa

11:00 GERNIKAKO ARBOLA / Erraldoi eta Buruhandiak

11:30 TOPIC / Bisita teatralizatua (eus)

12:30 TOPIC / Bisita teatralizatua (cas)

19:00 ZERKAUSIA / Tolosako Musika Bandaren kontzertua

20:30 BERDURA PLAZA / Kutxa Kultur Moda desfilea.

Diseinatzaileak Kutxa Kultur Moda ekimenaren 6 diseinatzaile egoiliarrak izango dira. (Ile-apaindegi eta makilajea: Tolosa&Co)

21:00 GERNIKAKO ARBOLA / Koktail zuria: chillout gunea eta maniki efimeroak

21:30 TOPIC / Kissing Room (gonbidapenarekin). Topaketa profesionalak diseinatzaile eta merkatarien artean.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review