Iritsi da sanjoanetako kartela aukeratzeko unea

Tolosa, 2017ko maiatzak 15

Pasaden astean batu zen Tolosako kartel lehiaketako epaimahaia eta lehen galbahea pasa zieten aurkeztutako lanei. Horrela 22 lanetatik zazpik lortu dute epaimahaiaren oniritzia eta orain, herritarrena lortzea geratzen zaie. Epaimahaiko kideek maila altua eta ondorioz aukeraketan izan ohi dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte.

Epaimahaiak hautatutako lanak ikusgai egongo dira iganderarte Antonio Maria Labaien kultur etxeko Areto Nagusian. Horrela, zazpi lan horien artetik aterako da irabazlea, baina horretarako herritarren bozkak ezinbestekoak izango dira. Bozka kultur etxean bertan edo www.tolosa.eus web orrialdean eman daiteke maiatzaren 21a arte. Honatx ordutegia:

  • Ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00 (asteburuan arratsaldez soilik)

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review