tolosandblues 2011. Egitaraua/Programa

Eguna / día

Ordua / hora

Lekua / lugar

Taldea / grupo


 

Uztailak 1

 

22:30

Plaza Berria

Plaza Nueva

SAX GORDON +

LLUIS COLOMA

20:00

Fronton Kafetegia

Cafe Fronton

DE 2 EN BLUES BAND


 

 

Uztailak 2

20:00

Amarotz auzoa

THE BOOGALORDS

22:30

Plaza Berria

Plaza Nueva

JANIVA MAGNESS

24:00

Fronton Kafetegia

Cafe Fronton

SHEILAH CUFFY

 

Uztaila / julio
1
ostirala / viernes
22:30
Plaza Berria
SAX GORDON + LLUIS COLOMA
Sax Gordon Rhythm&Blues-eko itzal handiko saxofonista sutsua da, zuzenean egiazki ikusgarria. Detroiten jaioa,
Ameriketako Estatu Batuetan zehar areto txikien zirkuituan lan eginez bereganatu zuen musika-esperientzia, eta bere
kide profesionalen miresmena eragin zuen; hainbesterainoko miresmena, non besteak beste Jay Macshan, Jimmy
Witherspoon edo Champion Jack Dupree blues musikari garrantzitsuek beraiekin lan egiteko eskatu baitzioten Sax
Gordoni. Gordonen kontzertuen bizitasuna eta musika interpretatzen jartzen duen garra direla-eta, haren emanaldiak
ikustea merezi duten ikuskizunak izaten dira.
Bartzelonan jaioa (1973), Lluís Coloma Blues eta Boogie Woogie alorreko pianista gogotsu eta ezagunenetakoa da.
Gazte-gaztetatik izan zuen Lluísek Jerry Lee Lewis-en, Roosevelt Sykes-en eta Alan Price-ren diskoen eragina, eta
pixkanaka piano klasikoaren ikasketetatik urrundu, Rock&Roll-ean soil-soilik aritu zen, era autodidaktikoan. Laster
erakutsiko zuen trebetasun harrigarria zuela Blues eta Boogie Woogie-rako.
Musika mota horretan espezialistatzat hartzen da Lluís eta hainbat sari ere irabazi ditu: 2003ko Urteko Musikaria
saria, Kataluniako Jazzeko eta Musika Modernoko Musikarien Elkartearena; 2006ko BluesCat Artista saria
(Kataluniako Blues artistarik onenari dagokiona); eta Sabadell-eko Jove Cambra-k urtero ematen duen
Premis Sabadellencs 2007 saria. Lluísek Blues eta Boogie Woogieko pianoaren historiari buruzko hitzaldiak eta
ikasgai bereziak ere eman ditu, eta Espainian musika mota horren hasierako estiloak islatzeko gai den pianista
bakarrenetakoa da. Lluís Europa osoko Blues&Boogie Woogie jaialdietan izaten da, eta originaltasunagatik eta
kemenagatik nabarmendu ohi da.
http://www.saxgordon.com/
http://www.lluiscoloma.com/
Trianguloa, 1 – 20400 Tolosa – 943 670 383. www.tolosandblues.comtlsbat
Berdintasuna
Partaidetza
Kultura
Gazteria
Jaiak
Uztaila / julio
1
ostirala / viernes
24:00
Fronton kafetegia
DE 2 EN BLUES BAND
Miguel Lawyer González (ahotsa), Alfredo Benjamin Divo-Moses (bateria eta koruak), Mariano Bets Berastegui (lead
gitarra), Patxi O’Clock Ruiz (harmonika, gitarra eta koruak), Sergio Longfingers Pérez (baxua), Alberto Escualo
Navascués (teklatuak, hammond organoa, pianoa)
De2 en Blues Band esperientzia handiko seikotea da, musika afroamerikarra, rhythm & bluesa, soula, rock & rolla eta
bluesa biziki maite dituena.
Taldea duo gisa sortu zen Iruñean, 1990ean, Miguel Lowyer González kantariaren eta Michel Montgomery Remón gitarra-
jotzailearen eskutik. Euren kontzertuetan ingelesezko eta gaztelaniazko klasikoak nahiz abesti propioak jotzen dituzte. Bi
disko dituzte kalean: En directo (1998) y Bluesoul (2006). Blues jaialdi ugaritan parte hartu dute, Getxo, Elorrio, Aragoi,
Tolosa eta Burlatakoan, esaterako.
www.myspace.com/de2enbluesband
Trianguloa, 1 – 20400 Tolosa – 943 670 383. www.tolosandblues.comtlsbat
Berdintasuna
Partaidetza
Kultura
Gazteria
Jaiak
Uztaila / julio
2
larunbata / sábado
22:30
Plaza Berria
JANIVA MAGNESS
Janiva Magness Detroiteko kantaria da, baina geroago Kalifornia hegoaldera joan zen eta gaur egun han bizi da.
Emakume honi zaila izan zaio ospea hartzea eta karrera egitea, neurri batean hasieran jaso zituen kritikengatik, bere
buruarenganako konfiantza hondatu eta musikan aritzeko ametsa bertan behera utzarazi ziotelako. Horrela, bada,
bulegoko lan bat bilatu eta, egun osoan han lanean aritu behar izaten zuenez, urtebete baino gehiago musikatik eta
agertokietatik erabat urrundurik egon zen.
Zorionez, familiakoek eta lagunek musika-ibilbidea ez uzteko konbentzitu eta berriro hastea lortu zuten. Musikara
itzuli ondoren, iraunkortasun handiarekin eta bere buruarekiko fedea berreskuraturik, egungo bluesean eta soulean
ospea hartzea lortu eta azken urteetan era guztietako sariak irabazi ditu.
Egungo blues musikako emakume kantari onenaren Blues Music Award sariaren irabazlea izanik 2006an eta 2007an
(2004an eta 2005ean ere proposatu zuten sarirako hautagai modura), kritikak eta entzuleek txalotua, musika alorreko
kideek goretsia, eta «Living Blues» aldizkariaren arabera bere disko berriena den Do I Move You? 2006an irrati
espezialistetan gehien jarritako diskoa izanda, argi dago Janiva Magness gora egiten ari den balioa dela, bere
ezaugarri nagusiari esker: ahotsa.
Izan ere, Janivaren ahotsak zirrara eragiten baitu dituen ñabardura ugarirengatik, bereziki halako kutsu «zital» bat
duelako, ozta-ozta disimulatzen den baina bikain eusten den sentsualtasuna eransten diona, eta horrek,
dotoretasunez betetako indarra eta hunkiberatasuna ematen dio interpretazio osoari. Ahots xarmangarri eta
erakargarria du, bai,... baina baita gordina, hunkigarria edo bozkariotsua ere, gaiak eskatzen duenaren arabera.
Charlie Musselwhite-k zera dio: «Beti hunkitzen nau, edozein estilotan trebetasun handiz moldatzen baita, nota
bakoitza hautatuz eta, dagokion unean bertan, ezin hobeto kantatuz». Eta Charliek hori esaten badu... nik honako
hauxe bakarrik erants dezaket: Magness entzutean, Gildak erantzi zuen eskularrua baino gehiago leuntzen naiz.
Hala ere, Janiva Magness ez da eginkizun honetara heldu berria. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide
profesionala du eta eskarmentu handiko emakumea da L.A. inguruan. Baina, batez ere, patuak jarritako oztopoak
gainditzen jakin eta Bluesean irtenbidea aurkitu zuen emakume borrokalariaren eredu dugu Janiva Magness. Bere
historiatik datorkio indarra...eta indar horretatik trebetasuna.
http://www.janivamagness.com/
Trianguloa, 1 – 20400 Tolosa – 943 670 383. www.tolosandblues.comtlsbat
Berdintasuna
Partaidetza
Kultura
Gazteria
Jaiak
Uztaila / julio
3
larunbata / sábado
24:00
Fronton Kafetegia
SHEILAH CUFFY
Sheilah Cuffy Ingalaterrako kantari bikainak, Courtney Pine, Ronnie Jordan, Midge Ure eta George Clinton artistekin lan
egin du, besteak beste, eta zenbait musikaletan parte hartu du: Show Boat, Ain’t Misbehavin’ eta Carmen Jones
musikaletan edota We Will Rock You musikalaren bertsio espainiarrean.
1993ko udaberrian, Sheilah Cuffyk Madrilera etorri, Espainiako sukaldaritzaz maitemindu eta hemen gelditzea erabaki
zuen. Harrezkero, Espainiako hainbat artistari lagundu izan die beren kontzertu eta grabazioetan. Artista horien artean,
nabarmenenak: Ketama, La Unión, Sergio Dalma, Mónica Naranjo, Enrique Morente, Santiago eta Luis Auserón, María
Pagés eta Antonio Canales.
Horrezaz gain, kantu-ikastaroak eman eta telebistako, zinemako eta irratiko hainbat eta hainbat iragarkitan ahotsa ipintzen
du. A capella abesten duen Inside Voices gospel eta funky abesbatzaren sortzaile eta zuzendaria ere bada.
Sharing, Loving, Giving (Partekatuz, Maitatuz, Emanez) oso proiektu pertsonala da, eta bertan nahasian daude Sheilah-k
berak konposatutako abestiak eta beste zenbait bertsio. Soula da, jazza eta funkya, poza eta tristura, galderak eta
erantzunak, adimena eta bihotza; eta, batez ere, maitasuna, maitasun handia.
Kontzertu honetan, Iker Piris tolosarraren laguntza izango du gitarra jotzaile modura, eta beste ezustekoren bat ere izango
dugu.
http://www.sheilahcuffy.com/
Trianguloa, 1 – 20400 Tolosa – 943 670 383. www.tolosandblues.comtlsbat
Berdintasuna
Partaidetza
Kultura
Gazteria
Jaiak
Uztaila / julio
3
larunbata / sábado
20:00
Amarotz auzoa
THE BOOGALORDS
Talde honen sorrera bere kideetako hiruren artean 2007-2010 urteetan zehar izandako arte-lankidetza izan zen. Izan ere,
urte horien ostean, eta Santi Artola donostiar gitarra-jolearekin hartu-emanetan hasirik, bere musika kezkak batzea eta
"THE BOOGALORDS" izeneko proiektuaren barnean horiei forma ematea erabaki zuten.
Baliatu nahi duten musika estiloa azterturik, ikusiko dugu musikari hauek lagundu egingo digutela Boogaloo, Jazz-Funky,
Blues edo Latin-Jazza bera gogoratzen, are estilo horiek emandako klasikoak errebindikatzen. Estilo hauek guztiek
hainbat gauza komun dauzkate, eta, beharbada, hauen artean agerikoena inprobisazioari, talde honen kasuan
inprobisazio instrumentalari, eman balio gorena izango dugu.
Errepertorioaren barnean, 70eko jazzf-funkaren maisuen konposizioak izango ditugu gozatzeko, Joe Zawinul-en Mercy,
mercy, mercy esaterako. Edo The Beatles taldeko kide George Harrisonek jazzaren bidetik moldatutakoak, Here comes
the sun kasu. Eta jazz musikari askok bere balio betierekoagatik hainbat bertsio egindakoak, adibidez Freedom Jazz
Dance (Eddie Harris) edo Alligator Boogaloo bera (Lou Donaldson).
Era berean, musikari belaunaldi askoren arteko lotura gisa John Scofield (Hottentot) eta maila bereko beste musikari
batzuk baliatuta, Bluesera jotzen dute, egungo taldeetara, Soulive (Vapor) edo Sugarman Three-ra (Saddle for two)
esaterako, hurbil gaitezen.
Beatriz Hurtado (pianoa, teklatuak): Gaur egun Euskal Herriko jazz talderik ezagunenetako biren kidea da, Mac Jeara’s
Jazz Band eta Amama Luisa Brass Band izenekoena zehazki, eta gure lurralde honetako jazzaldi guzti-guztietan hartu du
parte.
Eusebio Soria (baxua): Musikari hau gai da musikari alderdi orotatik heltzeko; hala, film laburretarako soinu-bandak
sortzetik antzerki obretarako musikaraino iritsi da. Besteak beste Unhe eta Deriva taldeekin izan dituen kolaborazioen
bidez, hainbat kultur zirkuitutan eta Bilborock-en bertan aritu izan da.
Ixak Oiartzabal (bateria, perkusioa): Grabazio askotan hartu du parte, besteak beste Banja Luka, Ácido C, Unhe eta Negu
gorriak taldeenetan. Gaur egun batera daramatza irakaskuntza eta kolaborazioan ari den taldeen birak.
Santi Artola (gitarra): Musika prestakuntza Donostia eta Bartzelona artean jaso du, eta 90eko urteen hasieraz geroztik
hainbat taldetan aritu da. Katalunia eta Euskal Herriko eszenatokietan jo du, hainbat formaziorekin. Horien artean “No
Way” rock taldea nabarmendu dezakegu, eta baita “Big Band taller de musics de Barcelona” edo “No name quartet” jazz
taldea ere.
Gaur egun batera daramatza Donostiako Musika Eskolako Big Band-en egiten duen gitarra-jole lana eta proiektu hau.
Informazio gehiago: www.myspace.com/theboogalords El grupo nace a partir de la cooperación artística de tres de sus
componentes forjada durante los años 2007-2010, después de los cuales y tras entrar en contacto con el guitarrista
donostiarra Santi Artola, deciden aunar sus inquietudes musicales dándoles forma dentro del proyecto que han dado a
llamar “THE BOOGALORDS”.
http://www.myspace.com/theboogalords
www.myspace.com/theboogalords

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review