Tolosak alojamendu berri bat du, Bide Bide hotelari esker. Tolosaren erdi-erdian dago, Gipuzkoako bihotzean, Donostiatik 20 minutura baino ez.

Bide bide hotela
 

Tolosako hotel berri hau Euskal Herria plazan dago, Tolosako eraikin enblematikoenetako batean, hain zuzen ere, garai batean Justizia jauregia izan zenaren eta gaur egun Topic-Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa denaren alboan. Plaza oinezkoentzat da gaur egun, eta oso leku atsegina da terrazetakoren batean zerbait hartuz lasai egoteko.

Donostiatik gertu Tolosako hotela

Alojamendua Tolosan Hotel Tolosa

Bide bide hotela tolosa alojamendua gosaltzeko aukera gastronomikoa

Bi izarreko hotel honek 19 gela ditu, horietatik 16, bikoitzak. Gela modernoak eta atseginak, harri naturala, egurra eta ondo zaindutako argitasuna batzen dituztenak.

hotel berria Tolosa

hotel aukera tolosa

Hotelak, beheko solairuan, jatetxe eder bat du, etenik gabeko zerbitzuarekin, 140 lagunentzako prestatua; erabilera anitzeko espazio bat ere badu, bilera edo ospakizunetarako.

 

hotel arrera tolosa bide bide alojamendu egongela eta gela bikainak
 
Tolosa hotel bikaina alojamendu aukera zabala
 
bide bide jatetxea tolosako euskal herria plaza erdigunean hotel eta alojamendu
 
Hotel honi buruzko argibide gehiago jasotzeko, egin klik hemen.
 
Hotel eta ostatu gehiago Tolosan: Hotel Oria, Oyarbide ostatua, Karmentxu pentsioa, Korteta nekazalturismoa.