Tolosak bidaia-koaderno bat eskaintzen die udalerria bisitatzen duten pertsona guztiei, bidaiariek idatzitako oharrak eta pasadizo, istorio eta ohitura harrigarriak biltzen dituena.

Ikusi hemen

Kontatzen du, esate baterako. Tolosaren kokapen estrategikoaren garrantziaren xehetasunak ematen ditu, eta konbidatu egiten du larunbateko azoka eta Topic, nazioarteko txotxongilo museoa, bisitatzera, bai eta txuleta eder bat dastatzera ere.

 
 

Bazter berriak bisitatzea eta jateko eta atsedena hartzeko toki berriak aurkitzea atsegin duten pertsona horietako bat bazara, hauxe da zure gidaliburua. Bertan aurkituko duzu, liburuxka bakar batean, Tolosak esperientziak bizitzeko eskaintzen duen guztia.

 
 

Gida hau eskuratu ahal izango duzu Santa Maria plazan dagoen Turismo-bulegoan, Topic museoan eta Bide Bide hotelean.