Aste Santua kontzertu bikainez beteta dator. Jeajeaka kultur elkartearen eskutik eta Tolosako Udalaren laguntzarekin, herriari bizia emate asmoz eta kultura sustatzeko helburuarekin ToloFOLK jaialdia ospatuko da apirilaren 7tik 11era.
Apirilaren 7tik 11era, ToloFOLK jaialdiak 7 kontzertu eta ekitaldi eskainiko ditu. Tolosako agenda kulturala biziberritu eta folk musikariei ikusgarritasuna emateko asmoarekin antolatu da jaialdia, herriko eta munduko musikak biltzea bilatu delarik.
Plan perfektua aste santua eta pazko astea Tolosan ospatzeko: merkataritza, gastronomia, ondarea, kultura eta gozamenerako musika.
Egitaraua hau da:
Apirilaren 7a, asteazkena:
- 19:00etan Kultur Etxean: Luis Astiasaran. Hitzaldia eta erakusketa.
Apirilaren 8a, osteguna:
- 19:00etan Plaza Berrian: Luis Antonio Pedraza.
Apirilaren 9a, ostirala:
-19:00etan Plaza Berrian: Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaez eta Peio Irigoien.
Apirilaren 10a, larunbata:
- 12:00etan Plaza Zaharrean: Hector Braga.
- 19:00etan Leidor aretoan: Oreka TX.
Apirilaren 11, igandea:
- 12:00etan Berdura Plazan: Udal Txistulari Banda.
- 19:00etan Plaza Berrian: Alan Griffin, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena, Iraide Ansorena eta herriko artistak.
Gonbidapenak bibe plataformaren bidez, Leidorreko ikuskizuna salbu
Egitarauan jasotako kultur ekitaldietara joateko aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira, Bibe plataformaren bitartez, Oreka TX taldearen ikuskizunerako sarrerak izan ezik. Horiek Kutxako plataformaren bidez eskuratu beharko dira.
Gonbidapenak eskuratzeko esteka zuzenak:
- Luis Astiazaran: https://labur.eus/5Ycju
- Luis Antonio Pedraza: https://labur.eus/XPUHU
- Eneko Dorronsoro, Fredi Pelaez, Peio Irigoien: https://labur.eus/zEO1t
- Hector Braga: https://labur.eus/4mP0g
- Udal txistulari Banda: https://labur.eus/2jHJb
- Turlach: Alan Griffin, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena, Iraide Ansorena eta herriko artistak: https://labur.eus/aHqRU