Ia 4000 bidaiarik izan dute Tolosa helmuga 2023ko udan 

Sorpresarik gabe, baina aurreikuspenak gaindituta. Hala bukatu dugu oporraldia. Izan ere, azken urteotako joerarekin jarraituz, Tolosan ekainetik abuztura erregistratu diren bisitarien zifrak gora egin du. Uda honetan gure eskualdeko altxorrak ezagutzera bertaratu diren lagunen zifrak eta herriko lotoki eta jatetxeak okupazio tasak inoizko daturik hoberenak lortu dituzte. Harro egoteko datuak dira gero, baina zer gustatzen zaie gehien Tolosaz kanpotik datozen horiei?

 

1. TOPIC
Urtero moduan, interes handikoa suertatu da Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa: barruan aurkituko denaren ez jakintasunak herria bisitan etortzen direnen artean grina berezia pizten du, beharrezko geldialdia bilakatuz.
 
2. AZOKA
Larunbatero-larunbatero egiten den azokak publiko asko erakartzen du: oraindik ere, ezinezkeoa da hemendik esku hutsik ateratzea!
 
3. BISITA GIDATUAK ETA AUDIOGIDAK
Aurtengo udako arrakastaz hitz egiten badugu, bisita gidatuak edota audiogidak aipatu behar ditugu. 1713 entzunaldi jaso dituzte guztira audiogidek eta bisita gidatuak 4,97 balorazioko bataz bestekoa: dudarik gabe, jakin-min handia dago Tolosako historiaren inguruan.
 
4. GASTRONOMIA
Desberdintzen gaituen honek ere, ez digu sorpresarik ekarri. Gure gastronomia aberatsak urtez urte gero eta bisitari gehiago uzten ditu aho-zabalik.
 
5. RAFA GORROTXATEGI TXOKOLATEAREN MUSEOA
Gozozaleenentzat beharrezko geldialdia bilakatu da museoa. 
 
6. INGURUA ETA MENDI TXANGOAK
Zalantzarik gabe, gure inguruak beste helmugetatik bereizten gaitu. Inguru berdeak bisitari kurioso asko erakartzen ditu eta mendi txangoak kirolarienen artean ere ezagunak dira.

Argi dagoena, Tolosak hamaika plan eta jarduera desberdin egiteko aukera ematen duela da: eta hori bera dela bisitariei gehien gustatzen zaiena. Beraz, gure xarma galdu ez dezagun eta urte luzez iraun dezaten, berezitasun hauek zaindu behar ditugu.

Eskerrik asko gerturatu zareten guztiei!