Larunbat honetan Tolosako festarik gozoena itzuliko da: dastaketak, tailerrak, lehiaketak… denetarik egongo da!

Urriaren 28a, askok egutegian markatuta duten eguna, Tolosara doazen bisitari guztiak gozatzen saiatuko da. Triangulo Plazak hartuko du beregain Tolosa eta inguruko artisauak egindako gozokiak dastatzeko azoka berezia.

Tartak, pastelak, bizkotxoak, pastak, txokolateak, bonboiak, opilak... eta abarrak dastatu eta erosteko aukera egongo da; kafe bat gozoki zati txiki batekin gozatu ahal izango duzu edo askoz hobe, etxera familia osoarekin elkarbanatzeko pastelez betetako kaxa dotore batekin itzuli. Beti, beti, beti dago ospatzeko arrazoiren bat: pertsona mota bakoitzarentzat pastel mota bat omen... etorri prest zerrendarekin, edo ez, galdetu eta utzi eramaten!

Urtero gozo ezberdin bat izaten da protagonista eta edizio honetan pantxinetak hartuko du lekukoa. Euskal sukaldaritzaren pastel tradizional hau dastatzeko aukera izango da festan, noski.

Aurten ere sagar tarta lehiaketa antolatu da, zurea izango al da saritua? Anima zaitez, aurkeztu ezazu 9:30-10:30 bitartean Triangulo Plazan bertan, eta erakutsi sukaldean duzun trebetasuna! Elena Arzak, Armintz Gorrotxategi eta Nieves Saizar izango dituzu epaimahai. Irakurri informaio gehiago hemen klik eginda.

Bestalde, etxeko txikiek pantxineta bat egiten ikasteko tailer batean parte hartu ahal izango dute Tolosako gozogileek lagunduta. Bertaratu nahi duenak izena eman beharko du, hemen klik eginda topatuko duen formularioan.

Familian pasatzeko planik gozoena!

Ezagutu programa goxua.eliker.eus webgunean.