Tolosak alojamendu berri bat du, Bide Bide hotelari esker. Tolosaren erdi-erdian dago, Gipuzkoako bihotzean, Donostiatik 20 minutura baino ez.
Tolosako hotel berri hau Euskal Herria plazan dago, Tolosako eraikin enblematikoenetako batean, hain zuzen ere, garai batean Justizia jauregia izan zenaren eta gaur egun Topic-Txotxongiloen Nazioarteko Zentroa denaren alboan. Plaza oinezkoentzat da gaur egun, eta oso leku atsegina da terrazetakoren batean zerbait hartuz lasai egoteko.
Bi izarreko hotel honek 19 gela ditu, horietatik 16, bikoitzak. Gela modernoak eta atseginak, harri naturala, egurra eta ondo zaindutako argitasuna batzen dituztenak.
Hotelak, beheko solairuan, jatetxe eder bat du, etenik gabeko zerbitzuarekin, 140 lagunentzako prestatua; erabilera anitzeko espazio bat ere badu, bilera edo ospakizunetarako.