Babarrunak su motelean prestatzen dira; inguruan duten festa, berriz, su bizi-bizian. Babarrunaren Festa arrakastatsua izan da erabat, halako konbinazio baten ondorio: lehiaketa gastronomikoak, azoka berezia eta musika non-nahi. Euskal Jaia jostagarria eta alaia izan da, bere leloak dioenari jarraituz: “egin irrintzi”.

 

Ekoizle guztiak ados agertu dira aurtengo babarrun beltzaren uzta aparta izan dela, meteorologia-faktoreen eraginez. Itxura guztien arabera, aurten inoiz ez bezala gozatuko dugu babarrun-janekin.

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Larunbat goizean, Trianguloa plaza eta San Frantzisko pasealekua jendez beteta zeuden, asko eta asko euskal jantzi tradizionala soinean zutela. Babarrun usaina zen nagusi azoka berezian, Ekoizleen Lehiaketa irabaziko zuen perla beltza prestatzen zuten bitartean. Aurtengo irabazleak Joxe Mujika eta Manoli Uranga izan dira, Legorretarrak.

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea Roberto Ruiz Iriarte

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Lakari bat babarrun jarri zuten enkantean gero, eta Bide bide hotelak eraman zuen, 1500 euroren truke. Jasotako dirua Haurkizuna Fundazioarentzat izango da.

 

Babarrunaren lehiaketaz gain, beste lehiaketa bat ere izan genuen, odolkiarena, San Frantzisko pasealekuan, San Blas elkarteak antolatuta. Aurtengo irabazlea honako hau izan da: Ezkio Itsasoko Jexux Mari Deba.

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Asteburuan Tolosara etorritako guztiek izan zuten aukera era batera edo bestera babarruna dastatzeko, izan ere, errazio asko banatu ziren eta plazako festak jarraipena izan zuen taberna, jatetxe eta elkarte gastronomikoetan izandako babarrun-janekin.  

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea Erraldoiak

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

 

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

 

Aukera izan zen egun osoan zehar musika entzuteko eta jendea dantzan ikusteko: kalejira trikitilariekin, txarangak, bertsolariak, trikitilariak hainbat jatetxetako balkoietan, eta bukatzeko, txarangak berriz. Bi puntu fuerte: Xabi Solano & DZren eta Gozategiren  kontzertuak.

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea

 

Igandean, berriz, sukaldarien eta haien trebeziaren txanda, babarrunaren lehiaketa gastronomikoan: aurtengo babarrun irabazlea ondoen prestatu zutenak honako hauek izan ziren: Juan Mari Aramendi eta Gema Aramendi. Gure Kaiola elkarteak antolatutako babarrun-jan herrikoian, berriz, 500 lagun baino gehiago elkartu ziren, beste behin ere, Zerkausian jarritako mahaien inguruan.

 

Tolosako Babarrunaren Kofradia

 

Tolosako Babarrunaren Kofradiak ekitaldi berezia egin zuen ostiralean eta Kofradiaren ohorezko kide izendatu zituen Edurne Ormazabal, Boolo elkartea, Angel Mari Peñagarikano eta Garbiñe Biurrun. Jakoba Errekondok, bestalde, hitzaldi bat eman zuen, ostegunean, osasunari eta nutrizioari buruz.

 

Babarrun festa Tolosa Alubia Fiesta Babarruna Alubias Babarrunak Tolosaldea