Eguzkia, aire goxoa eta are gehiago giroa: bat egin dute gaur Tolosa Goxua aparteko azokak, larunbatero egiten den merkatuak eta Tolosa Kantarik. 25 postu baino gehiago, gazta-tarta lehiaketa eta 5.000 erroskila baino gehiago banatuak. Larunbatetan Tolosan beti zerbait badela dioen jendeak arrazoi du, bai horixe!

Larunbat honetan, Tolosan, primerako eguraldiarekin argitu zen eguna, eta goizean goiz han zenbiltzan inguruko hogeiren bat gozogile lanari ekiteko prest, euren produktuak Triangeluko karpa handian ipintzen, azoka gastronomikorako propio jarritakoan. 

Guztira 24 postu baino gehiago izan ziren, bete-bete eginda tartekin, pastelekin, turroiekin, txokolateekin eta gainerako goxoekin: aparteko aukera artisau-gozogintzako berritasun guztiak probatzeko (eta etxera eramateko).

 


Tolosa Goxua, ordea, azoka bat izateaz gain, parte hartzeko ekitaldi bat izan da: dozena bat haurrek sartu zituzten eskuak orean “gozogile egun batez” dinamikaren barruan 5.000 inguru erroskila prestatzeko, Tolosako gozogileekin batera: Eceiza, Gozona, Rafa Gorrotxategi, Saizar eta Leyoko-Gorostiko artisauak. Gero, banatu egin zituzten erroskilak Triangelura bertaratu zirenen artean, baita agortu ere 10 minutu eskasetan.

Tarta-lehiaketa, aurten, gazta-tartari eskaini zitzaion, eta guztira 30 baino gehiago aurkeztu ziren, denak desberdinak: batzuk bizkotxoarekin eta beste batzuk gailetekin; batzuk labean eginak eta beste batzuk hozkailuan. Etxeko txikiek parte hartu zuten gehienbat, eta han zenbiltzan urduri emaitzaren zain, eta elkarri kontatzen nola prestatu zuten tarta aurreko egunean familiarekin batera. 

Tolosa Goxua azokara bertaratu zirenek ez zuten, hala ere, larunbatero egiten den merkatu tradizionala ikusi gabe geratu nahi, ohi denez, 3 plazetan zabaltzen dena. Gainera, Tolosa Kantari ere irten zen kalera, oraindik ere alaitasun handiagoaz betez Tolosako zokokoak.