Asteburu honetan, eskualdeko Blues jaialdi garrantzitsuenaren 18. edizioa egingo da. Artista ugari bilduko dira musika-estilo honen fanatikoei onena eskaintzeko.
Jaialdia ekainaren 30ean, ostegunean, hasiko da, Euskal Herria plazan, Mississippi Queen & Wet Dog taldearekin. Publikoa konkistatzeko osagai guztiak dituen banda da. Kontzertuetan beren kantuak beste artista batzuen bertsioekin nahasten dituzte, blues, soul, funk eta rock estiloak uztartuz.
Uztailaren 1ean, ostirala, bi taldek jarriko diote erritmoa herriari. Arratsaldeko 19:30ean, Gipuzkoa plazan, Sweet Marta banda arituko da, espainiar estatuko Blues panoraman emakume harmonizista bakarra bezala ezagutzen dena. Sweet Marta konplexurik gabe aritzen da eszenatokian.
Gaueko 22:00etan, Gaby Jogeix-en txanda izango da, Plaza Berrian. Rythm 'n' Blues musikari autodidakta eta artista espainiar ezagunenetako bat da, lap-steela paraleloan deskubritzen duena.
Larunbatean, hilak 2, blues doinuek 13:00tatik aurrera hartuko dute Tolosa. Lopez Mendizabal plazan, soul, funk eta rythm’n’ blues-a oinarritzat dituen Bluebird taldearen emanaldia izango da.
Arratsaldean, 19:00etan, Cesar Crespok joko du Zerkausian. Energia, erritmo eta estilo aniztasuna ditu ezaugarri nagusi bere show indartsuak. Haize freskoa da gaur egungo blues panoraman, askotariko errepertorioarekin eta beste artista batzuen kantu bertsionatuekin.
Gaua iristean helduko da jaialdiko kontzerturik azpimarragarriena: 22:00etan, Plaza Berrian, Chicagotik datorren Nick Boss izango da. Blues musikaren bilakaeran ikuspegi progresiboa duen artista garrantzitsuenetako bat da. 21 aldiz izendatu dute Blues Music Awards ospetsuetan.
Gauari amaiera emateko, 00:30ean Frontoiak Armónica Fredy harmonikako artista baten zuzeneko kontzertua izango du.
Igandean ere egongo da zer gozatua! Fronton-eko terrazan, Txurrerian, Serious Business taldearen eskutik blues eta rock doinuak izango dira, nahiz eta beste estilo batzuekin ere esperimentatzen duen.
Niko Wayne Toussantek emango dio amaiera jaialdiari, Plaza Barrian, 20:00etan emango duen kontzertuarekin. Nikoren ikuskizunak energiagatik eta hauen bitartez zabaltzen den alaitasun kutsakorragatik aintzatesten dira.
Ikusten duzuen bezala, musikaz eta erritmoz beteriko asteburua da, herriko edozein bazterretan gozatzeko.