Tolosako udaleko emakume langileok, martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunerako Mugimendu Feministak deitutako lanuztearekin bat egin dugu.
Pasaden otsailaren 27an onartu zen ahobatez Osoko Bilkuran Emakumeen Nazioarteko Egunaren eta Martxoaren 8ko Greba Feministaren aldeko adierazpena. Udalak greba babestuko du baliabideak jarriz, udaletxeko balkoian bandera feminista ezarriz eta greba eguneko ekintzen berri emanaz. Hori horrela, honakoa da Tolosako Emakumeen Taldeak antolatu duen egitaraua ostegun honetarako, martxoak 8:
- 10:30etan, Usabaletik 'Kotxe karabana Tolosaldetik'.
- 12:00etan, mobilizazioa Trianguloan.
- 19:00etan, emakumeentzako ekintza Zerkausian.
- Berdintasuna