Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egin dio Tolosako Ekimen Zentroari Foru Jauregiko Tronu Aretoan. Han, TEEen jarduera eta ahaleginak balioetsi eta aitortu dira; izan ere, 50 urtean zehar, interesez eta gartsu, inguruko guztiak kutsatzeko gai izan da, tolosar ugariren lankidetza bilduta kulturarekin, turismoarekin, herri-tradizioekin edo jai-jarduerarekin lotutako bere programak eta ekimenak aurrera eramateko. Bost hamarkada hauetako lana aitortzeko, Gipuzkoako ereserkiaren partitura bat opari dio Aldundiak TEEri. Hori guztia agintari ugariren aurrean egindako ekitaldi batean, tartean Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabal, eta Nuria Carbonell, Nerea Letamendia eta Christian Fernandez zinegotziak.

Omenaldi-ekitaldia kontzertu txiki batekin itxi da, Gipuzkoako zenbait abesbatzaren eskutik, non Landarbasok, Eskifaiak, OƱatiko Ganbarak, Oroithek eta KUP Taldeak hartu duten parte.