-
Ohi bezala Leidorren eskuratu ahal izango dira,larunbatean, 11:00etatik 13:00etara bitartean.
-
Zine ziklo berria larunbatean bertan hasiko da, Bang Bang Tolosa egitasmoarekin. Azaroan eta abenduan zehar 12 film ikusi ahalko dira.
-
Abenduaren 6an eta 7an Zeinu Hizkuntzako X. Zinemaldia egingo da Leidorren.
Larunbat honetan, azaroak 16, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Zine ziklo hau larunbatean bertan hasiko da, Bang Bang Tolosa egitasmoarekin, eta abenduaren 12an amaituko da.
Denbora tarte horretan guztira 12 film ikusi ahalko dira, horietatik 2 haurrentzat (Abominable eta La familia Addams).
Kontuan hartu behar da Titirijaiko programazioa dela-eta, hainbat emanaldiren ordutegia aldatu egingo dela. Horrez gain, abenduaren 6an eta 7an Zeinu Hizkuntzako X. Zinemaldia egingo da Tolosan.

- Kultura, Festak eta Gazteria