Urteko larunbat gozoena izan da gaurkoa, urriak 27, Tolosan: XXV. Tolosa Goxua ospatu da. Gozogile artisau ugariren produktuak erosteko aukera izateaz gainera, haur zein helduk, sagar tarten lehiaketan parte hartu dute: guztira 27k. Ximena Cebererio tolosarra aukeratu dute garaile Elena Arzakek, Eva ArgiƱanok eta Imanol Zubelzuk eta 'Gozogile egun batez' ekimenean parte hartu duten hiru gaztetxok osatutako epaimahaiak; bigarren, berriz, Maritxu Astiasaran, tolosarra hau ere. 200 euroko eta 150 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren, Tolosako gozotegietan erosteko.
Gainera, 4.000 'Sugar tarta' pasteltxo zuzenean egin eta banatu dituzte. Haurrek ere hartu dute parte, aurtengoan, bigarrenez, Tolosako gozogileen bisita jaso baitute ikastetxe ezberdinetan, ofizioaz eta Tolosak artisau gozogintzaz duen usadioaz ikasteko. Guztia alaitzeko, musikak ere presentzia izan du Tolosa Kantariren bisitari esker.
- Merkataritza, Feriak eta Turismoa