Larunbat honetako eguraldi kaxkarra negu-aldiko iragarle izan zela esan dezakegu. Datorren abenduaren 23an izango dugun Gabonetako Azoka Berezia izango da lehena neguko azoken artean.
Fruta zerrenda oso zabala eta kalitatezkoa izan genuen, kiwia nagusi; horretaz gain sagarrak, aurtengo azkenengo mizpiradiak, kakiak edota intxaurrak eskuragarri mahaietan.
Barazki zerrenda guztiz negukoa: Azak, azaloreak, romaneskuak, bruselazak, kalabazak, zerbak, porruak edo eta azenarioak nagusienen artean. Berezitasun asko ere izan dira urtean zehar; aipatzekoak garai honetan kronesak, txaiotak, pack choi azak edo eta kalea. Datorren astean ziur beste nobedaderen bat ere ikusiko dugula.
Prezioak:
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa