Barazki eskaintza zabala eta kalitatekoa izan zen Zerkausian. Eguraldi hotzak ez die kalterik egin neguko barazkiei, eta oso puntu onean daudela nabaria zen mahaietan. Borraia, zerba, txikoria edota letxuek itxura ederra zuten, eta aza, azalore eta romaneskuek, beste horrenbeste.
Fruta mahaietan, sagarrak eta kiwiak. Kakiak ere badaude oraindik, baita intxaurrak eta urrak. Hauekin sagar eta irasagar dultzea ere izan ziren.
Perretxiko gutxi batzuk izan ziren mahai batean. Normala da garai honetan, mendiko angulaz aparte, onddoak potetan besterik ez izatea. Udaberria iritsi arte itxoin egin beharko dugu.
Fitxategiak:

- Merkataritza, Feriak eta Turismoa