Kazkabarra eta euria izan ziren nagusi larunbat goizean. Azokara gerturatu zirenak azkar egin zuten buelta eta salmentak ez ziren txarrak izan. Eskaintza ere, guztiz negukoa. Sagarrak hemendik bi astetara agortuko dira, eta kiwiak eta kakiak ere beste horrenbeste.

Udaberriko uzta aurreratzeko goiz landatzea erabaki zutenak, eguraldiari begira daude. Izotzak eta kazkabarrak ez die batere mesederik egingo, eta itxaron egin beharko dugula dirudi.

Datorren asteburuan zuhaitzen azoka berezia ospatuko da. Baso espezieak eta frutarbolak izango dira ugari, eta kontsultak eta enkarguak egiteko aukera ezinhobea izango dugu.

Prezioak: