Irailaren 16tik 22ra Europako Batasunean Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatzen ari da, “Mugikortasun zentzudun eta iraunkorra, Europarako inbertsioa” lelopean.
Europako Batasunak aurtengo mugikortasun astean, gure hiriak garatzeko erabili dugun mugikortasun eredua ezbaian jarri nahi izan du. Azken urteetan, gure hiriak kotxeen zirkulazioa errazteko diseinatu dira, baina honek ondorio kaltegarriak ekarri dizkigu. Trafiko pilaketaz gain, mugikortasun eredu honek, airearen kutsadura eta kutsadura akustikoa eragin ditu. Hiri eta herrietan bizi garenok kutsadura mota hauetara ohitu egiten gara baina hauek eragin zuzena dute gure bizi kalitatean eta gure osasunean.
Tolosan oro har, airearen kalitatea eta soinu maila onargarriak ditugu baina airearen kalitateari begiratzen badiogu, urtean batezbesteko 10 egunetan, parametro batzuen maila gomendagarriak gailendu egiten dira eta berdin soinu mailarekin. Leku eta momentu batzuetan soinu mailak gomendagarrien gainetik egoten dira. Arazo honen iturri nagusia Tolosan, trafikoa da.
Mugikortasun eredu hori aldatzeko, beharrezkoa da herritarrek arazo horietaz kontzientzia hartzea. Helburu horrekin gaurko egunean Trianguloan tailer desberdinak antolatu dira:
TIZ-ek,Tolosako Ingurumen Departamenduaren eskutik eta Tolosako udaltzaingoak, LHko 6.mailako ikasleentzat mugikortasunaren inguruko 3 tailer egin ditu.
Gaztetxoek udaltzainen laguntzarekin trafikoak sortzen duen kutsadura akustikoaz jabetu dira, ondoren beraiek izateko bestelako herritarrei mezua zabalduko dietenak. Horretaz gain bizikletaren oinarrizko mantenua eta konponketarako eginbeharrak ezagutu dituzte.
- Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa