Olentzeroren desfilea dela-eta, 2017ko abenduaren 24an -igandea- Rondilla kalea itxita egongo da trafikoarentzat 12:15etik 21:00etara.
Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki). TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.
Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) eta San Frantzisko elizatik Foru etorbidera.
Barkatu eragozpenak.
- Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa