
Lorategi horretan jatorrizko arbola ikaragarriak eta landaketa berriko arbolak daude. Aipatzeko modukoak dira ezki bat, sekuoia bat, urkiak, gaztainondoak, haginak eta masustondo bat zeinaren hostoak seta-harrek jaten dituzten. Berdegune ezin aproposagoa da paseatzeko edo liburu bat irakurtzeko.
Sequoia sempervirens
Sekuoia gorria edo Kaliforniakoa 100 metro altu izatera iritsi liteke eta 100 urte baino gehiago bizi.