Noiz dira Tolosako inauteriak 2019an? Zein egunetan mozorrotzen dira tolosarrak? Zergatik da Euskadiko inauteri jendetsuena eta herrikoiena? Festa “Ostegun Gizenarekin” hasten da, eta egun horrekin ekiten zaio herriko jendeak protagonizatzen duen aste bateko festari, Hausterre egunera arte.   

Inauteriak Tolosa Ostegun Gizen Jueves Gordo

Tolosako Inauteriak Carnaval Tolosa Ostegun Gizen Jueves Gordo Chupinazo

Tolosako Inauteriak Carnaval Tolosa Ostegun Gizen chupinazo

Ostegun gizenean, Udaletxe ondoko Plaza Zaharra jendez betetzen da: zain daude, erlojuak eguerdiko 12ak noiz joko, Kabi Alaiko korporazio faltsuaren pregoia eta txupinazoa entzuteko eta saltoka hasteko txarangaren lehen piezarekin: sasikoipetxu. Handik aurrera, txarangen musika etenik gabe entzuten da herriko kaleetan barrena. Etxeetako balkoi apainduei begiratu hutsarekin konturatuko zara Tolosako iñauteria dela hasi berri dagoena. Tabernek eta jatetxeek ohitura dute bezeroei txistorra-pintxoak partitzeko. Ikusten da Tolosako herria deseatzen dagoela aste hau ailegatzeko, mundu guztiak egiten du irribarre, eta dantzatu, kantatu eta ondo pasatzen du!

Ostiral mehea batik bat umeei eskainitako eguna da: nahiz eta zezenak egunero izan, ostiralekoak txikiagoak izaten dira.

OHARRA: Larunbatean ez da inor mozorrotzen Tolosan (helduen edo umeen danborradetan ateratzeko janzten direnak izan ezik). Mozorrotuta bazatoz, berehala jakingo dute ez zarela bertakoa!

Tolosa Inauteriak Carnaval Danborrada Tamborrada

Tolosa Inauteriak Carnaval Danborrada Tamborrada

Tolosa Inauteriak Carnaval Tamborrada

 

Tolosarrentzat, Tolosako inauterietan mozorroa janzteko garaia Zaldunitan hasten da, hau da, igandean. Egun hori dianaren doinuekin hasten da goizeko 8etan: “jaiki jaiki oi hortatik gaur tolosarrak, goazen festara denok goizetik”. Tolosako udal bandak jotzen ditu, alde zaharreko kale guztietan barrena doan bitartean.

Gosaldutakoan, karroza, konpartsa eta mozorroen desfilea hasten da: satira eta umorea franko alde guztietatik. Une horretan azaleratzen da Tolosak Iñauterietan duen sormena.

 

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

 

Hurrengo egunean, Astelenitan, hau da, astelehenean, konpartsek segitzen dute beren musika eta dantzekin desfilatzen; konpartsen artean ume asko, neska eta mutil, beren aisialdiko taldeekin, egun handirako hilabete askotako prestakuntza egin dutenak. Tolosako Beotibar frontoian jokatzen diren partidetara ere jende asko hurbiltzen da.  Beste asko, berriz, txarangekin batera joaten dira kalejiran Zezen Plazaraino, han izaten baitira zezenak igandean, astelehenean eta asteartean.

Zezen Plazako une berezi bat da iñauterietako astelehenekoa, Ero Etxe Elkarteak eta bere Txarangak palkotik poltsa erraldoietako konfetiak botatzen dituztenean: zuri tokatuko al zaizu azpian egotea?   

 

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa Pelota

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

 

Bai gau guztia esna irauten dutenentzat, bai inauterietako ekintza bat bera ere galtzen ez dutenentzat, Iñauterietako asteartea hasten da Alboradarekin, goizeko 6etan, Udaletxearen ondoko plazan; bertan anisa eta gailetak partitzen dira, Tolosako Txistulari bandak inauterietako pieza desberdinak joz giroa alaitzen duen bitartean. Plaza horretatik bertatik abiatuta, txaranga bat lagun,  Zezen Plazaraino joaten da kalejiran, bertan Pattar zezena izaten baita goizeko 8etan.

 

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa Alborada

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

 

Baina, egun asko eta luzeak izan badira ere,  jendea ez da geratzen iñauterietako asteartean, asteartitan, atera gabe. Tolosako iñauterietao azken eguna da eta azken aukera baliatu behar da. Horixe da tolosarrek gustukoen duten egunetako bat, eta nola saio eta mozorro asko igandekoak berak diren, orduan ikusi ezin izan zen hura ikusteko aukera egongo da.

 

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa

 

Gauez, festa bukatutzat ematen da Sardinaren Agurrarekin. Garbi dago, ordea, askok gero erabakitzen dutela “beren penak itotzea”.

Litekeena da Hausterre egunean Tolosako jendea ohi baino tristeago egotea: ez dio axolik… urteko egunik tristeena da herritar bat baino gehiagorentzat... harik eta 2020/02/20 iritsi arte.

Hemen klik eginda, Iñauterietako kantak bilatuko dituzu.

 

Tolosako Inauteriak Carnaval de Tolosa Charanga