Ekainaren 16an ospatu ziren T3T eta T2T lasterketak, Tolosaldeako tontorretan. T3Tko parte-hartzaileek 43 km-ko ibilbidea egin zuten, 2800 metroko desnibelarekin, Ernio, Uzturre eta Erroizpe igoaz. Bigarren kasuan berriz, 24,5 km-ko lasterketa izan zuten, 1600 metroko desnibelarekin eta Uzturre eta Erroizpe igoaz. Gure mendi eta parajeez gozatu ahal izan zuten parte-hartzaile eta bertaratu ziren guztiek! Ondo baino hobeto ikusten da hori Unai Sorarrain eta lasterketaren antolatzaileek egin duten bideo honetan:
- T3T, T2T, lasterketak, mendia, Tolosa