Eguberri egunean gure etxeetara opariak ekartzen dituzten Euskal pertsonaia mitologiko hauek Tolosako haur eta gaztetxoak agurtzera gerturatu dira beste urtebetez. 

Hemen dira beste urtebetez. Aurtengoan ere Tolosako haur eta gaztetxoak agurtzera gerturatu dira Olentzero eta Mari Domingi. Asko izan dira ohiturak jarraituz Olentzero bixitatzera baserritarrez jantzita joan diren haur eta gurasoak, eta osasun-egoera dela eta neurri bereziak jarraitu behar izan badira ere, zintzoak izan diren haurrei gaur gauean opariak ekarriko dizkiela esan die bai Olentzerok eta baita Mari Domingik ere.

Gainera, jadanik erabiltzen ez duten jostailu bat eramateko eskatu die aurten olentzerok umeei, gehiago behar duten umeei oparitzeko. Giro paregabea dudarik gabe.