Liburutegiei ematen zaizkien funts hauen helburua da bermatzea herritarrek liburuak eskuratzeko aukera izango dutela, modu askean eta mugarik gabe, bizi diren tokia edo daukaten egoera pertsonala edozein dela ere. Horrek lagundu egiten du lurralde- eta gizarte-kohe­sioa sustatzen.

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak emateko deialdia egin zuen 2022an Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, Euskadiko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko. Laguntza horiek jaso ditzakete Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak dituzten liburutegi publikoen titular badira.

Tolosako Udala onuradun izan da 2022an egin zen dirulaguntzen deialdian.

 

JASOTAKO LAGUNTZA: 3.580,00 €

UDALAREN EKARPENA:

PROIEKTUAREN AURREKONTUA: