Ekimen sorta Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurrena ospatzeko

Tolosa, 2017ko maiatzak 18

Ekainaren 10ean hasiko dira ospakizunen gurpilari eragiten, zezen plazan gauzatuko den Minotauroaren heriotza ikuskizunarekin, eta urte amaiera bitarte ez da etenik izango. Tolosako Ekinbide Etxeak (TEE) 50. urteurrenaren ingurumarian prestatutako ospakizun-egitaraua aurkeztu berri du Topic zentroan. Bertan izan dira Julian Lakunza TEEko lehendakaria, Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkatea, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Carlos Ruiz Kutxa Fundazioko ordezkaria eta egitaraua osatzen duten ekimen ezberdinetako antolakuntzako kideak. Julian Lakunzak TEE gauzatzen ari den lana azpimarratu du: “ilusioz eta TEEk 50 urte hauetan izan duen grina jendearengan eragiteko nahaiarekin ari gara”.

Olatz Peon Ormazabalek, 50 urtek askorako ematen dutela nabarmendu du: “Tolosan miretsiak diran pertsona asko igaro dira CITetik; belaunaldi asko izan dira parte, eta guztiek helburu bakarra zuten eta dute egun: Tolosa”. Gaineratu du 1967an hasitako ibilbideak diarduela oraindik ere: “Nazioarteko Abesbatza Lehiaketak 50 urte beteko ditu hurrengo urtean; Titirijaik aurten 35. Mundua Tolosara ekarri dute, gure herria solidarioagoa, irekiagoa eta demokratikoagoa bilakatuz”. Berretsi du Tolosaren arrakastaren “giltza” tolosarrak direla: “TEE da horren eredu”.

Denis Itxaso diputatuak bere aldetik, TEEren ibilbidea txalotu du: "Kultur lidergoaren eredu bat da Tolosa eta TEE, eta baita elkarlan publiko-pribatuaren eredu bat ere: kultura askeagoa eta dinamikoagoa egiten dute, herri ekimenetik sortutako proiektuek. Tolosaren marka da kultura, eta aitortza hori zor diogu TEEri”.

 

Egitaraua

Ekainaren 10a, larunbata, 21:30. Minotauroaren heriotza ikuskizuna, zezen plazan.

Ekainaren 23a, ostirala, 22:30. Hodeiertz abesbatzak David Azurzaren obra berri bat estreinatuko du, Santa Maria elizako kanpaiekin batera, San Joan suan.

Irailaren 6a, asteazkena, 20:00. Titereszena Topic zentroko urteko egitarauaren aurkezpena, Topic zentroan. Jarraian, 50. urteurreneko luntxa egingo dute, kultur erakunde, elkarte eta ikastetxeekin.

Irailaren 8a, ostirala,

  • 20:00. Erakunde afaria eta urteurreneko hitzordu nagusia, Topic zentroan.

  • 22:00. Bideomapping-a izango da, Topic-eko eraikinean. Horman proiekzioak egingo dituzte, 50 urteak iruditan errepasatuz, eta soinuaz lagunduta.

Urriaren 4a, asteazkena, 20:00. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, mahai ingurua, Topic zentroan. Aurtengo gaia honakoa izango da: Gipuzkoako paisajeen eraikuntza".

Urriaren 5a, osteguna, 20:00. 50. urteurreneko liburuaren aurkezpena, Topic zentroan. Francisco Tuduri ari da liburua prestatzen.

Urriaren 6a, ostirala, 20:30. Artxipielago emanaldia, Leidor aretoan. Tolosako Udalak antolatua.

Urriaren 8a, igandea, 20:30. Tolosako eskulturak ezagutzeko bisita gidatua.

Azaroaren 1a, asteazkena,

  • 12:00. Real Sociedad Vascongada de Amigos del País elkarteko kide izendatuko dute, TEE, Topic aretoan.

  • 18:00. Leidor aretoan, Abesbatzen Europako Sari Nagusia hasiko da.

Azaroaren 11, larunbata, 12:00. Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera berezia egingo dio, foru aldundian bertan, TEEri.

Donostiako Teatro Estudio konpainiak ere bat egingo du TEEren 50. urteurrenarekin, Yasmina Reza idazlearen Comedia española lana aurkeztuz. Ikuskizuna udazkenean eskainiko dute, Topic zentroan, baina TEEk aurrerago zehaztuko du hitzorduaren eguna.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review