Tolosako eraikinen 277 argazki izan dira aurkeztuak 2018ko egutegia osatzeko lehiaketara

Tolosa, 2017ko uztailak 11

2018ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko Tolosanklisk lehiaketa zabaldu zuen maiatzean Udalak, eta itxi berri du parte hartzeko epe-tartea. Guztira Tolosako eraikinen 277 argazki aurkeztu dituzte 67 parte-hartzailek.

Aurkeztutako argazki guztiak www.tolosa.eus web orriko Tolosanklisk atalean ikus daitezke. Aurtengo gaia Tolosako eraikinei dagokie.

Gutxi barru abiatuko den hurrengo fasean, epaimahaiak 40 argazki aukeratuko ditu ekainaren 30a bitarte aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. Ostean, epaimahaiak aukeratuko du hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira 12.

Hainbat sari daude jokoan: Irabazlearen argazkia egutegiaren azalean agertuko da eta 600 euroko diru saria eskuratuko du; 12 finalistek argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertzea eta 200 euro; eta azkenik, gutxi barru epaimahaiak aukeratuko dituen 40 argazkien artean bozka emango dutenen artean I-PAD MINI bat zozketatuko da.
 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review