Jose Angel Artutxaren Idiakez Jauregiaren irudia izango da 2018ko egutegiaren azala

Tolosa, 2017ko urriak 11

Eratua dago 2018ko Tolosako egutegia. Tolosako eraikinak izan da aurtengo Tolosanklisk lehiaketaren gaia eta guztira, 277 argazki aurkeztu dituzte 67 parte-hartzailek.

Azaleko argazkia Jose Angel Artutxaren “Idiakez Jauregia” izango da. Egutegiko azala izateaz gainera, 600 euroko saria ere jasoko du. Argazkian Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatearekin.

Artutxarena izan da boto gehien jaso dituen argazkia. Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariek aukeratu dituzte:

  • Urtarrila: Idoia Zabaleta Urkolaren “Begira”.
  • Otsaila: Idoia Zabaleta Urkolaren “Leihoak”.
  • Martxoa: Joseba Garmendiaren “Jolastu nahi?”.
  • Apirila: Iñaki Otegi Arrospideren “Santa Luziko ermita”.
  • Maiatza: Idoia Davila Uzkudunen “Sputnik”.
  • Ekaina: Juanan Lazkano Ajamilen “Euskal Herria estenopeika”.
  • Uztaila: Fermin San Sebastian Salaberriaren “Eraikuntza berria”.
  • Abuztua: Idoia Davila Uzkudunen “Kaleartean”.
  • Iraila: Aratz Elkoro Salvadorren “Iurramendiko Putzua”.
  • Urria: Elena Marquez Roperoren “Bonberonea”.
  • Azaroa: Izaro Altunaren “Bi”.
  • Abendua: Iñaki Ugartemendiaren “Lehortzen”.

Goian aipatutako 12 argazki hauek egutegiaren hilabeteetako batean agertuko dira eta bakoitzak 200 euroko saria jasoko du.

Egutegiaren bozketan parte-hartzeagatik IPAD Mini bat zegoen zozketan. Guztira 1.033 lagunek eman dute botoa eta irabazlea Itziar Lahidalga Ugarte izan da.

 

Eskerrik asko

Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria sailaren partetik eskerrik beroena parte-hartzaile zein epaimahaikideei (Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariak). Arrakastatsua izan da aurtengo lehiaketa, eta egutegi bikaina sorrarazi digu 2018ari begira. Azaroan aurkeztuko dugu jendaurrean.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review