Barazkiak jaun eta jabe larunbatean Zerkausian

Tolosa, 2017ko uztailak 10

Euriak azoka animatzen lagundu zuen larunbat honetan. Herritarrak hondartzara joan beharrean, azokako postuetatik buelta egitera animatu ziren, goiza bustia aprobetxatzeko asmoz.

Zerrenda zabala eta kalitatezkoa ikusi genuen postu guztietan. Fruta eskaintza adibidez, ugaria eta produktu berriekin gainera. Aurtengo lehenengo klaudia aranak izan ziren, eta hauekin arana gorriak eta horiak, San pedro eta San juan sagarrak, edota piku moreak, besteak beste.

Barazkien arlorrean beste horrenbeste. Udarako produktu asko, kalitatezkoak eta berrikuntza gisa kanpo libreko barazkien ugaritasuna. Tomatea, adibidez, oso puntu onean ikusi genuen; aukera asko dagoeneko eta kanpo librekoak zenbait mahaietan. Lekak, kalabazinak, potxak, ibarrako piparrak, edo eta gernikakoak nabarmenen artean.

Perretxiko zerrenda ordea, nahiko eskasa izan zen, aurtengo asteburu guztietan bezela. Udaberriko euri falta kaltegarria izaten ari da espezie hauentzako, eta udaran asko aldatzen ez bada, udazkenerarte itxaron beharko dugu gure mendietan ugaritzen hasten ikusi ahal izateko.

 

Prezioak

BERTAKO PRODUKTUAK PREZIO TXIKIENA PREZIO ALTUENA
Gorringo    
Gibelurdinak 22,00 25,00
Ontoak (Zamora-pino)    
Ontoak (Nafarroa) 30,00  
Xixa Horiak 18,00 20,00
Senderuelas    
FRUTAK    
Kiwia 3,00  
Gerezia 3,00  
San juan sagarra 2,00 3,50
Sagar zukua 3,00  
Elstar sagarra 2,00 2,50
Errezil sagarra    
San Juan udaretxoa 4,00  
Reineta sagarra    
Mizpirondoak    
Hurrak 3,00 5,00
Intxaurrak 4,00 5,00
BARAZKIAK (KILOKA)    
Piper txorizeroa 4,00 5,00
Piper morroa 3,00 4,00
Borrajak 2,00  
Gernikako piparra 8,00  
Rukula 20,00  
Rabanitoak 2,00 2,20
Bruselako aza 3,00 4,00
Ilarra berria 6,00 10,00
Brokolia 2,00 4,00
Tipula 1,00 2,00
Espinakak 4,00  
Tomatea 3,00 4,00
Azenarioa 1,50 2,50
Baba berria 2,50 4,00
Patata 1,50  
Tolosako babarruna 10,00 13,00
Alberjinia 2,50  
Kalabaza 2,00  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,00 1,50
Azenarioa 1,00 3,00
Azelga 0,70 0,80
Barazuzira freskoa 1,50  
Porruak 1,50 2,00
Arbia 1,00 2,00
Pepinoa 1,50  
Eremolatxa 1,00 2,00
Azelgak 1,50 2,00
BARAZKIAK (unitatea)    
Aza 1,00 1,50
Romaneskua 1,50 3,00
Lonbarda 1,50 2,00
Brokolia 2,00 2,00
Berenjena 1,50 2,00
Azalorea 1,50 2,00
Kardua    
Haritz gorria 0,70  
Haritz berdea 0,70  
Atxikoria 1,00  
Haritza 1,00  
Borraja 1,00  
Letxuga 0,70 0,90
Txaiota 1,00  
Eskarola kizkurra 1,50 2,50
Eskarola korrokoia 1,50 2,50
Kalabazina    
BESTEAK    
Arrautzak 2,70 3,00
Ogia (600 grs.) 2,60  
Ogia (900 grs.) 3,75  
Ogia (1400 grs.) 5,00  
Opil integrala 1,50  
Lore moztuak 2,00  
Manzanila 3,50  
Sagar goxoa (300 gr) 3,00  
Sagar goxoa (1000 gr) 9,00  
Madalenak (500 grs.) 5,00  
Bizkotxo integrala (unidad) 3,00  
Irasagar-gozokia 3,00 3,50
Ardi esnea 2,00  
Bertako eztia (1000 GR) 10,00 13,00
Erregina-jelea (10 gr.) 7,00  
Polena   10,00
Propoleoa   12,00
Ogi biologiko integrala (900 grs) 3,75  
Ogi biologiko integrala (600 grs) 2,60  
Mermelada 2,50 2,70
GAZTAK    
Ardia 12,00 24,00
Auntza 17,00 22,00
Gazta freskoa 14,00 18,00
Behia 8,00 12,00
Nahasia 10,00 15,00
PRODUKTU EKOLOGIKOA    
FRUTAK    
Hurrak 4,00 5,00
BARAZKIAK (KILOA)    
Tolosako babarruna 12,00 14,00
Kalabaza 2,00 3,00
Bainak    
Kalabazina    
Azenarioa 2,40  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,75 2,00
Azelgak 1,50  
Erremolatxa 1,60  
BARAZKIAK (unitatea)    
Letxuga 0,70  
Atxikoria 1,00  
Borraja 1,00  
Lonbarda 2,00  
Aza 1,50  
Kukulua    
BESTEAK    
Auntz gazta pasteurizatua (kiloa) 22,70  
Ardi gazta 16,00 22,00
Auntz gazta (kiloa) 22,00  
Auntz esne yogurta 2,00 3,50
Behi gazta 13,20  

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review