Gibelurdinak gora eta onddoak behera Tolosako azokan

Tolosa, 2017ko urriak 9

Eguraldi aldaketak irribarreak ekarri zituen azokara. Ekoizle gehienak eguzkiaren eta hego haizearen zain zeuden, eta asko eskertzen ari dira aldaketa. Zenbait produktuetan lehorraren beharra zegoen, eta beste askok eskertu egingo dute eguzkiaren eragina.

Fruta zerrenda joan diren asteetan bezela oso oparoa izan zen. Sagar asko, mota askotakoa, udare asko ere, feijoak, mizpiradiak, gaztaina ugari, aurtengo intxaurra eta urra asko… Udazkena puri purian.

Perretxikoen eskaintzan aldaketa somatu zen. Joan diren asteetako onddoak gibelurdinei utzi zieten lekua larunbata honetan. Mahai askotan ikusi genituen gibelurdinak; kalitate handikoak gainera, eta hauekin ziza hori gutxi batzuk, tronpetak ere bai eta kuletro kilo pare bat.

Barazkien artean babarruna nagusi egun hauetan. Eguraldi aldaketak lagunduko diola esan genezake, eta datozen egunetan gora egitea espero da. Kalitatea paregabea, eta uzta oparoa izatea eguzkiarekin oso lotuta dago.

 

Prezioak

BERTAKO PRODUKTUAK PREZIO TXIKIENA PREZIO ALTUENA
Trompeta de la muerte 10,00 20,00
Gibelurdinak 24,00 26,00
Ontoak (Zamora-pino)    
Ontoak 22,00 26,00
Xixa Horiak 16,00 20,00
Kuletroa 28,00  
FRUTAK    
Kiwia    
Gerezia    
Santiago sagarra 1,00  
Junbo sagarra (unitatea) 2,00  
Elstar sagarra 1,50 3,00
Errezil sagarra (dozena) 3,00  
San Juan udaretxoa    
Reineta sagarra    
Mizpirondoak    
Hurrak 3,00 5,00
Intxaurrak 4,00 5,00
Bertako gaztainak 3,50  
BARAZKIAK (KILOKA)    
Ibarrako piparra 4,00 6,00
Piper morroa    
Borrajak 2,00  
Gernikako piparra 8,00  
Rukula 20,00  
Rabanitoak 2,00 2,20
Bruselako aza 3,00 4,00
Ilarra berria 6,00 10,00
Brokolia 2,00 4,00
Tipula 1,00 2,00
Espinakak 4,00  
Tomatea 3,00 4,00
Azenarioa 1,50 2,50
Baba berria 2,50 4,00
Patata 1,50  
Tolosako babarruna 13,00  
Alberjinia 2,50  
Kalabaza 2,00  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,00 1,50
Azenarioa 1,00 3,00
Azelga 0,70 0,80
Barazuzira freskoa 1,50  
Porruak 1,50 2,00
Arbia 1,00 2,00
Pepinoa 1,50  
Eremolatxa 1,00 2,00
Azelgak 1,50 2,00
BARAZKIAK (unitatea)    
Aza 1,00 1,50
Romaneskua 1,50 3,00
Lonbarda 1,50 2,00
Brokolia 2,00 2,00
Berenjena 1,50 2,00
Azalorea 1,50 2,00
Kardua    
Haritz gorria 0,70  
Haritz berdea 0,70  
Atxikoria 1,00  
Haritza 1,00  
Borraja 1,00  
Letxuga 0,70 0,90
Txaiota 1,00  
Eskarola kizkurra 1,50 2,50
Eskarola korrokoia 1,50 2,50
Kalabazina    
BESTEAK    
Arrautzak 2,70 3,00
Ogia (600 grs.) 2,60  
Ogia (900 grs.) 3,75  
Ogia (1400 grs.) 5,00  
Opil integrala 1,50  
Lore moztuak 2,00  
Manzanila 3,50  
Sagar goxoa (300 gr) 3,00  
Sagar goxoa (1000 gr) 9,00  
Madalenak (500 grs.) 5,00  
Bizkotxo integrala (unidad) 3,00  
Irasagar-gozokia 3,00 3,50
Ardi esnea 2,00  
Bertako eztia (1000 GR) 10,00 13,00
Erregina-jelea (10 gr.) 7,00  
Polena   10,00
Propoleoa   12,00
Ogi biologiko integrala (900 grs) 3,75  
Ogi biologiko integrala (600 grs) 2,60  
Mermelada 2,50 2,70
GAZTAK    
Ardia 12,00 24,00
Auntza 17,00 22,00
Gazta freskoa 14,00 18,00
Behia 8,00 12,00
Nahasia 10,00 15,00
PRODUKTU EKOLOGIKOA    
FRUTAK    
Hurrak 4,00 5,00
BARAZKIAK (KILOA)    
Tolosako babarruna 12,00 14,00
Kalabaza 2,00 3,00
Bainak    
Kalabazina    
Azenarioa 2,40  
BARAZKIAK (sorta)    
Tipula 1,75 2,00
Azelgak 1,50  
Erremolatxa 1,60  
BARAZKIAK (unitatea)    
Letxuga 0,70  
Atxikoria 1,00  
Borraja 1,00  
Lonbarda 2,00  
Aza 1,50  
Kukulua    
BESTEAK    
Auntz gazta pasteurizatua (kiloa) 22,70  
Ardi gazta 16,00 22,00
Auntz gazta (kiloa) 22,00  
Auntz esne yogurta 2,00 3,50
Behi gazta 13,20  

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review