Espazio publikoa aztertu dute aurtengo Haurren Hirian

Argazki galeria amaieran

Tolosa, 2017ko maiatzak 15

Udal ordezkari, guraso, irakasle, haurren kontseiluko kide eta gerturatu nahi izan zuen herritar orok entzun zituen haurrek larunbateko Mintza Txokoa saioaren bidez, aurtengo Haurren Hiriaren ikasturtean landutako eta garatutako ideiak. Aurtengo gaia udal eskumenekoak diren espazio publikoarena izan da, zehazki: Errotako haur liburutegia, Aranburu Jauregia eta Kultur etxea. 6 saiotan zehar eraikin bakoitzean dagoen eskaintza, egoera, beraiei zuzendutako programazioa, teknikoekin harremana... landu dituzte, eta horien gaineko proposamenak egin.

Larunbateko azken saioa, Mintzatxokoa deiturikoa, bi zatitan banatu zen: lehen zatian lan talde txikietan banatu ziren bertaratutakoak, 3 txokoetan hain zuzen ere, eta horietan, udal ordezkari eta gurasoek haurrekin batera proiektua nola bizi izan duten jolasen bidez azaldu eta ezagutzeko beta izan zuten.

Bigarren zatian, berriz, ikasturtean zehar landutako guztia "Toloberri" albistegiaren bidez plazaratu zuten eta amaitzeko Olatz Peon Ormazabal alkateari aurten parte hartu duten ikasle guztien argazki bat eman zioten.

Festa borobiltzeko txokolatada eta Dj emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutako guztiek.

 

 

Argazki galeria

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review