2017ko diru-laguntza deialdia zabaldu du Berdintasun sailak

  • Tolosako esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko programak sustatzeko helburuz esleituko dira.

  • Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 7a artekoa da.

 

Tolosa, 2017ko uztailak 11

Tolosan emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteei, erakundeei edota pertsona fisikoei zuzendutako 2017rako diru-laguntza deialdia zabaldu berri du Udaleko Berdintasun sailak.

Deialdi honen helburua da Tolosako esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko programak sustatzea. Informazio, sentsibilizazio eta kontzientzia soziala areagotzeko balioetan eta jarreretan hezteko ekintzak gauzatzea, alegia, gizarte-ereduen eraldaketan sakontzea.

Diru-laguntza hauek beren jardueraren zati nagusia Tolosan egiten duten talde edo banakoek eskatu ahal izango dituzte, beti ere emakumeen eta gizonen arteko berdintasun alorrean lan egiten badute.

Eskerak abuztuaren 7a arte aurkeztu daitezke Tolosako Udaleko Herritarren Harreta Zerbitzuan (Udate):

  • Eskaerak non aurkeztu: UDATE. Plaza Zaharra, 6.
  • Ordutegia: 8:00-14:00
  • Epea: abuztuak 7, astelehena, 14:00

Oinarriak eta eskaera orriak atxikita*

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review