Udalak Gizarte Zerbitzuen irisgarritasuna bermatu du sarrera eraberrituz

  • Sarrera handitu eta bi ateak berritu, argiteria eta instalazio elektrikoa eguneratu eta pintaketa lanak burutu dira.

  • Lanek 7.700 euroko aurrekontua izan dute.

 

Tolosa, 2017ko uztailak 14

Tolosako Udalak azken egunotan Gizarte Zerbitzuak sailaren sarrera eraberritu du, bi ateak aldatuz eta egokitze lanak burutuz. Helburua saila irisgarriagoa bilakatzea izan da.

Urtetan herritarrek gauzatutako kexa nagusietako bat izan da udal-zerbitzu honen irisgarritasun gabezia, batez ere, sarrerako ateek eragindakoa. Udalak herritarrentzako zerbitzuen etengabeko hobekuntzan duen konpromisoaren baitan, tolosarren iradokizunei erantzuna eman berri die, 7.700 euroko inbertsioa gauzatuz.

Honako lanak burutu dira: sarrerako bi ateak berritu dira, bi ate automatiko ezarriz. Horrekin batera, sarrera handitu da, argiteria eta instalazio elektrikoa berritu eta pintaketa lanak burutu dira.

Aktuazio honekin herritarren irisgarritasuna eta erosotasuna bermatzen da sail honekin gauzatu beharreko tramiteak egiterako orduan.

Tolosako Gizarte Zerbitzuak:

Zuzeneko harreta zerbitzua: Astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, ostegunak izan ezik. Plaza Zaharra, 6 helbidean.

Telefonoa: 943 69 74 60

Emaila: gizartezerbitzuak@tolosa.eus

Udalak, aldi berean, abian ditu beste hainbat eraberritze: Bidebieta eta Bizkaia kalean, Nafarroa etorbidean, Tolosana inguruan, Samaniego ikastetxean edota Zezen Plazan esaterako.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review