Errege-opilen egunak Gozona-Ibañez gozotegian
Ibañez familiaren ehun urtetik gorako gozotegian jo eta su ari dira lanean egun hauetan: bere errege-opila Tolosako ospetsuena da, bera da Tolosako Gabonetako postre nagusia, eta ez dute hura gabe inor gelditzerik nahi. Etenik gabe egiten dute lan egun hauetan, ingurutik ere jende asko etortzen baitzaie (bai Donostiatik ere) errege-opila erostera.
Basque