Eguna | Ordua | Bisitatuko diren tokiak |
---|---|---|
Asteratetik ostiralera |
10:00 11:30 |
Tolosako alde zaharra Andre Maria eliza eta gangak |
Larunbatak |
10:00 11:30 13:00 |
Tolosako alde zaharra Tolosako Azoka Andre Maria eliza eta gangak |
Bisita gidatuen prezioak:
- Tarifa arrunta: 3€
- Tarifa murriztua: 1,5€ (erretirodunak, 4 eta 16 urte bitarteko haurrak, langabeak, Nekatur edo Basquecard txartela dutenak).
- Doako tarifa: irakasleak eta 4 urtetik beherako haurrak.
Erreserbatu tokia hemen:
Bisita gidatuetan Tolosako esentzia ezagutuko duzu, berreraikita egon arren, bere xarmari eusten baitio. Arkitekturaren ikuspuntutik balio handia duten eraikin eta monumentuak biltzen ditu eta giro paregabea topatuko duzu kaleetan. Tolosako ohiko argazkia irudikatzen duen markoa ere ezagutuko duzu: bertatik, Gipuzkoako bigarren elizarik handiena eta errota zaharra ikus daitezke, baita jauregi bat (Idiakezena) eta herria babesten zuen harresi zaharraren aztarnak ere.
Bisitatu gabe joan ezin zaitezkeen museo desberdinekin ere egingo duzu topo, hala nola TOPIC Txotxongiloen Nazioarteko Museoarekin edo Gorrotxategi Museoarekin, gozozaleentzat derrigorrezko geldialdia bihurtu dena.
Herriko gastronomia ere interes handikoa bilakatu da, Tolosako taberna nahiz jatetxeetan jatea esperientzia paregabea bilakatuz. Hona hemen Tolosako gastronomia tradizionaleko klasikoetako batzuk: Eceizako teila eta zigarrotxoak, txuleta, Tolosako babarrun ezagunak, Gorrotxategiko txokolate eta gorrotxak…
Benetan gozatu nahi baduzu eta gure historiaz eta kulturaz gehiago jakin, ez izan zalantzarik eta bisita gidaturako egin zure erreserba.
Bisita gidatuetako hitzorduetara bertaratzea ezinezkoa bazaizu, jakin audiogidak ere entzungai daudela gure web orrialdean. Horien bidez, Tolosa zure kabuz ezagutzeko aukera paregabe eta berezia izango duzu. Edozein txokoren inguruan aberasgarri den informazioa eskura izango duzu.
Zatoz eta gozatu Tolosaz.