Udazkeneko lehen azoka berezia izango da perretxikoen inguruko hau.

Tolosako Casino Elkarte Gastronomikoak, mikologiaren jarraitzaileentzat azoka antolatu du beste urte batez, eta 4 egunez, onddo eta perretxikoez gainezka aurkituko dugu Tolosa.
Pintxo dastaketak, sukaldaritza tailerra, irteerak eta festa izango dira oinarri X edizioko mikologika azokan. Ekitaldia hilaren 18an hasiko da, ostegunez, eta igandean emango dio amaiera.

Hona hemen egitaraua:

18 Asteazkena

19:00: Tolosako Casino Elkartean, Sonia Tapia eta Xabier Martinez sukaldarien eskutik, perretxikoetan oinarritutako sukaldaritza tailerra elkartekide eta laguntzaileentzat.

20 Ostirala

09:00: Tolosaldeko ikastetxeetako DBH-ko lehenengo mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira, Aranzadiko kideek gidatuta.

17:30: Bildutako perretxikoen sailkatzea, Kultur Etxean.

21 Larunbata

10:00: Saltsan egindako txanpiñoi kazola erraldoiaren prestaketa, Trianguloan.

11:00: MIKOLOGIKA azoka, Trianguloan.

- Perretxiko desberdinekin sukaldatutako pintxo dastaketa.

Potxak onddoekin eta belar freskoen kimuekin​

Onddo-nahaski tradizionala​​

Onddo exotikoz beteriko brick-a​

Gourmet brabak, onddo salteatu eta alioliarekin​

Basa-perretxikoen volovanta​

TxanpiBurger​

Perretxiko-kroketa erremolatxa-coulisarekin​

Txanpiñoiak saltsan

 

- Tolosaldeko ikasleek Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen laguntzarekin bezperan bildu eta sailkatutako perretxikoekin sortutako erakusketa.

- Haurrentzako eskulan tailerra, Mikologika Totebag poltsen margotzea.

- Zenbat kilo?, perretxikoz osatutako otarraren pisua asmatzeko lehiaketa.

11:30: Radio Rebelde taldearen kontzertua Trianguloan.

13:15: Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.

22 Igandea

11:00: Gure Basoetako Perretxikoak ikastaroa, Aralarren (izen ematea beharrezkoa). Aranzadiko Mikologia Saileko kideekin Aralarreko basoetara irteera gure basoetako perretxiko eta onddoak ezagutzeko.

Izen ematea: https://www.tolosakoazoka.eus/aralarrera-irteera/ 

Urriak 18tik 22ra

Tolosako merkatarien partaidetzarekin, Erakusleiho lehiaketa burutuko da, non Tolosako denda desberdinek beraien erakusleihoak apaingarriz beteko dituzten.  dute. Irabazlea urriaren 21ean, larunbatean, ezagutuko da Trianguloan bertan.

Erakusleihoak ikusi nahi badituzu, hemen izendatzen dizkizugu parte hartzaileak: Azpiroz Farmazia, Cecilia Bronte Farmazia, Kimetz, Xarma, Lara Moda, Muñazabal Ferreteria, Aneka Estetika, Arteka, Miren Harategia, Onditz Estetika eta Arretxe Mertzeria.