Kaleak, plazak, inguratzen gaituzten eraikinak eta haien materialak dira garaiko herri harresitutik geratzen zaigun herentzia, gaur egun ezagutzen eta gozatzen dugun herrian.


Uda honetan Gipuzkoara oporretara etortzea erabaki baduzu, ezin zara joan larunbat batean Tolosan ibili gabe. Prestatu bisita gidatua edo erabili gure audiogidak  Tolosa barrutik ezagutu dezazun. Artikulu honetan gure altxorretako batzuk aurkituko dituzu, eta hona bazatoz, zure begien bidez gure historia gehiago ulertzeko aukera izango duzu.
 

Hauek dira bisita gidatuetako ordutegiak

Astelehenetik ostiralera:

  • 10:00 Tolosako alde zaharra
  • 11:30 Andre Maria eliza eta gangak

Larunbatak:

  • 10:00 Tolosako alde zaharra
  • 11:30 Tolosako Azoka
  • 13:00 Andre Maria eliza eta gangak

Prezioak:

  • Arrunta: 3€
  • Tarifa murriztua: 1,50€ (erretirodunak, 4 eta 16 urte bitarteko haurrak, langabeak, Nekatur edo Basquecard txartela dutenak).
  • Doako tarifa: irakasleak eta 4 urtetik beherako haurrak

 


Zer aurkituko duzu gure bisita gidatuetan?

Tolosa bitxikeriaz beteta dago. Berreraikita dagoen arren eta gaur egungo arkitektura asko izan arren, gure arbasoak bertan bizi zireneko esentziari eusten dio.

Nafarroako zubia, adibidez, Erdi Aroko aztarna bakarrenetakoa da. Larunbat goiz batez Tolosako Azokara gerturatuz gero, ziur gure garaiko produktuak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izango duzula, baina ba al zenekien antzina azoka hori Plaza Zaharrean egiten zela?
 


Tolosako ohiko argazkia irudikatzen duen markoan, jauregi bat (Idiakezena), herria babesten zuen harresi zaharraren aztarnak, Gipuzkoako bigarren elizarik handiena eta errota zaharra  ikus daitezke, adibidez.



Tolosak ere baditu museo berezi bezain ezagunak; TOPIC museoa, Txotxongiloaren Nazioarteko Museoa, eta Gorrotxategi Museoa, txokolatea gustuko baduzu, bisitatu gabe joan ezin zaitezkeen museoa!


 

Tolosako Gastronomia, herriko interes turistiko nagusienetako bat ere bada, bertako taberna eta jatetxeetan jatea esperientzia paregabe bihurtuz. Baina, benetan, Tolosako produktu gastronomiko tradizionalak probatu gabe ezin zara joan: Eceizako teila eta zigarrotxoak, Tolosako babarrun ezagunak, Gorrotxategiko txokolate eta gorrotxak…


Hauek Tolosan aurki dezakezun guztiaren zertzelada batzuk baino ez dira. Benetan gozatu nahi baduzu eta gure historiaz eta kulturaz gehiago ikasi nahi baduzu, ez izan zalantzarik bisita gidatu bat erreserbatzeko edo gure audiogidak aprobetxatzeko.

Bisita egin// Audiogida

Zatoz, ezagutu eta gozatu Tolosaz