Ekainaren 27an hasiko da Tolosandblues jaialdiaren XX. edizioa

Ohitura da jada: San Joan jaien ondoren, TolosandBlues jaialdiaren txanda. Betidanik oso ekitaldi garrantzitsua izan bada ere, aurtengoa arrazoi bikoitzarengatik izango da berezia, 20 urte betetzen baititu jaialdiak!

Blues estiloko musikaz betetako bi hamarkada izan ditugu Tolosan, 160 kontzertu baino gehiagoz gozatu dugu 80 egunetan. Aurtengoa ekainaren 27tik 30era egingo da eta guztira 9 kontzertuk osatzen dute egitaraua.

Jarraian utziko dizugu kartela non ordutegiak eta lekuak aurkitzen diren.

Informazio gehiagorako egin klik hemen.